23 lagunek jaso dute aitortza 2025eko Kirol Federatuaren Urteko Sarietan

Asier Orbea Ostolaza 2025eko abenduaren 17a

Antolatzaileak, sarituak eta mahai-inguruko partaideak talde argazkian. M. Askasibar.

Elgoibarko Kirol Federatuaren Urteko Sariak banatzeko ekitaldia egin dute gaur, hamazortzigarren aldiz, eta 23 lagunek jaso dute aitortza.

Azken urtean nabarmendu diren kirolari, entrenatzaile, laguntzaile, zuzendaritzako kide edo babesleak saritzen dituzte Udal Kirol Patronatuak eta herriko kirol taldeek elkarlanean antolatzen duten Kirol Federatuaren Urteko Sarietan. Aurtengoan 23 sari banatu dituzte: kirol elkarteek hemeretzi sari, eta Udal Kirol Patronatuak banatuko ditu gainerako laurak.


Kirol inklusiboari ikusgarritasuna emateko

Sari banaketarekin batera, kirol inklusiboari buruzko mahai-ingurua egin dute La Liga Genuine txapelketako ordezkariekin. Eibarko Genuine taldean diharduen Ander Arce elgoibartarrak ere hartu du parte tertulian.