2018ko Elgoibarko Udalaren egutegia osatzeko lehiaketan hemezortzi herritarrek parte hartu dute aurten -50 izan ziren iaz-, eta 69 argazki aurkeztu dituzte. Marrazki lehiaketan, berriz, 129 ikaslek parte hartu dute. Bi lehiaketetako irabazleak jakitera eman ditu Elgoibarko Udalak.
Agirre Lehendakaria Center ikaskuntza zentroak (EHU/UPV) antolatu zuen berbaldian kultura, euskara eta beste hainbat gairen artean Kataluniako egoera ere izan zuten hizpide Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohiak eta Markel Olano Gipuzkoako Ahaldun Nagusiak.
Egurrak garraiatzen dituen kamioi batek matxura izan du Maalako biribilgunean eta ez aurrera ez atzera gelditu da. Biribilgunerako sarrera oztopatzen zuenez, herri barrutik desbideratu du trafikoa udaltzaingoak.
*Azken ordua: 14:30ak inguruan gelditu da libre errepidea.
Morkaiko Mendizale Elkarteak batzar nagusira deitu ditu bazkideak urriaren 26rako (eguena). Bereziki hiru gai nabarmendu dituzte gai ordenean: elkartearen egitura berria, Morkaikoren 75. urtemuga, eta Elgoibarko mendi-eremu esanguratsuak eta mendiko ondarea berreskuratzeko azken urteotan auzolanean egindako lana.
300 eskubaloi jokalari inguruk jantziko dute aurten Sanloren kamiseta. 60 ume dabiltza Eskubaloi Eskolan eta lehiaketetan gainerako 240ak. Horiek hamasei taldetan arituko dira, zortzi emakumeenak eta beste zortzi gizonenak.
Ordizia Txapeldun gazta lehiaketaren XXX. ekitaldia ospatu zen atzo Ordizian, eta Elgoibarko Mausitxa gaztandegiak bigarren saria eskuratu zuen. Sari nagusia Ipiñaburu gaztandegiko Jon Etxebarriak eta Puy Arrietak jaso zuten, eta Remiro sailkatu zen hirugarren postuan.
Bilboko Guggenheim museoa 20. urteurrena ospatzen ari da egunotan, era guztietako hainbat ekitaldiren bitartez. Horietako bat izan zen Chasmata, artea eta zientzia modu berri batean uztartu zituen ikuskizun berezia. Elgoibarko Musika Eskolako ikasleek ekitaldian parte hartzeko gonbidapena jaso zuten eta izugarrizko esperientzia izan zela azaldu dute. (bideoa dauka)
Zerbitzuaren kalitatea hobetzeko helburuarekin moztuko duela argindarra jakinarazi dio Iberdrolak Elgoibarko Udalari.
Hogeita bi minutuko film laburra da Motxilaren umea eta euskal presoen sakabanaketaren gaia lantzen du. Elgoibarko Sarek antolatuta, barixaku honetan (urriak 20) eskainiko dute Musika Eskolako auditoriumean.
Elgoibarko Udalak Olasope industrialdeko aparkalekuen asfaltatze lanen bigarren hasea hasi du asteon.
Euskalgintza eta feminismoa, eskutik helduta zikloaren barruan, urriaren 20an, barixakua, Rap ibiltaria izango dugu Elgoibarko kaleetan. La Basu, Aneguria eta Raquel Koroma etorriko dira gurera, Elgoibarko kaleak rap musikarekin janzteko.
Omnium Culturaleko eta ANC Biltzar Nazional Katalaneko presidente Jordi Cuixart eta Jordi Sanchezen atxiloketak salatzeko elkarretaratzea deitu zuen Gure Esku Dago mugimenduak.
Gotzon Garateren oroimenez Elgoibarko Izarrak eta Elgoibarko Udalak, 2009an hasita, elkarlanean antolatu duten “Euskara ala ezkara" zikloek emandakoa jaso, aztertu eta gizarteratzeko lan-plana diseinatzea izango da Gotzon Garate bekaren hirugarren deialdiko ikerketa gaia.
Debabarreneko eta Debagoieneko eskualdeek elkarlanean abiarazi duten proiektuaren helburua da enplegu eta preskuntza arloko zerbitzu eta baliabide ezberdinen arteko sarea osatzea gizarte-bazterketa edota arrisku-egoeran dauden pertsonei gizarteratzen laguntzeko. Debabarrenean %12,21ekoa da langabezia tasa, eta emakumeena gizonezkoa baino sei puntu handiagoa da.
Amelia Barquin Huheziko irakasleak Euskara, generoaren ikuspegitik izeneko hitzaldia eskainiko du Elgoibarko Kultur Etxean, eguazten honetan (urriak 18).
Euskadiko Udalen Elkarteko (EUDEL) alkateen Berrikuntza Batzordeak Bruselan egin duten Hiri eta Eskualdeen Europar Astean parte hartu du, kontaktuak lortzeko eta Europako esparruko ereduzko proiektuen berri izateko. Batzorde horretako kidea da Elgoibarko alkate Ane Beitia.
Munduko Arrozak ekimena egingo dute Elgoibarren datorren zapatuan (urriak 21). Elgoibarko Gizarteratze Mahaiak antolatu du bigarren urtez, eta munduko hainbat lekutatik etorritako elgoibartarrek prestatutako arrozak dastatzeko aukera izango da Maalako parkean.
Gipuzkoako Erretiratuen eta Pentsiodunen Elkarteak urtero antolatzen duen sukaldaritza lehiaketako finalera sailkatzea lortu dute Gracia Gomez eta Marutxi Gonzalez mendaroarrek.
Leire Egañak eta Lan txakurrak irabazi dute Euskadiko Ehiza Xehe Txapelketa, eta honenbestez, Espainiako txapelketako finalera sailkatzea lortu dute. Leireren aitak, Jose Marik, berriz, laugarren postua eskuratu zuen beteranoetan eta egungo Gipuzkoako txapeldun Carlos Conde elgoibartarrak zazpigarren egin zuen seniorretan.
Euskalgintza eta feminismoa, eskutik helduta zikloaren barruan, urriaren 28an, zapatua, bertso-bazkari literarioa izango da Txarriduna hotelean. Gidaria Danele Sarriugarte izango da, eta bere esanetara jardungo dute Maialen Lujanbio, Uxue Alberdi eta Nerea Ibartzabal bertsolariek.
Eusko Jaurlaritzako agintariek Unceta enpresara eginiko bisita aprobetxatuz, bere instalazioetako batzuk handituko dituela aditzera eman zuten Unceta taldeko arduradunek. Hala, Elgoibarko plantan 400.000 euroko inbertsioa egingo dute.
Maite Maiorak 2017ko mendi lasterkari osoena saritzen duen munduko titulua eskuratu du, modalitate desberdinetako (Ultra, Sky eta Extreme) emaitzarik onenak kontuan hartzen dituen munduko sailkapen bateratua irabazi baitu. Maiorak 0,8 puntu eskaseko aldea atera dio bigarren egin duen Ragna Debats holandarrari.
Iker Eskibelek (Eskoriatza, 1993) hiru segundoan ondu du gaur berak iaz ezarri zuen errekorra. Alberto Contador fundazioko txirrindulariak hamahiru minutu eta hamazazpi segundoan igo ditu Kalegoen Plazatik Idotorbe gainera dauden 3,8 kilometroak.
Oin Alaik Ikastolako 29 ume eta 14 boluntariorekin eta Herri Eskolako 23 ume eta 12 boluntariorekin eman dio hasiera 2017-2018 ikasturteari. Emaitzak "nahiko itxaropentsuak" direla adierazi dute egitasmoaren sustatzaileek. Edonola ere, azkeneko bi urteetan partaide kopurua, ume zein boluntarioak, handitu egin dela zehaztu duten arren, ez dela erlaxatzea komeni ohartarazi dute.
Osintxuko mendi lasterketaren bigarren edizioa jokatu zuten zapatuan eta, iaz bezala, Mayi Mujika izan zen azkarrena aurten ere. Gainera ia lau minutuan ondu zuen iaz eginiko denbora. Beste elgoibartar bat ere igo zen podiumena, Agurtzane Arriolak hirugarren egin baitzuen.
Gipuzkoako Ehiza Xehe Txapelketa jokatu zuten domekan Zambranako (Araba) El Castillo ehiza barrutian, eta bi ehiztari elgoibartarrek jantzi zituzten irabazlearen txapelak: Carlos Condek, gizonezkoetan; eta, Leire Egañak emakumezkoetan. Batak zein besteak Euskadiko txapelketan hartuko dute parte datorren domekan.
Behar bereziak dituzten umeen gurasoek sortutako Pausoka elkarteak Pausoka Eguna ospatuko du urriaren 14an, Urnietan. Jaiaren eta diru etekinik gabeko elkartearen berri emateko, korrikalari talde batek Gipuzkoa zeharkatuko du antxintxika aste batean. Laugarren etapa Elgoibarren amaitu dute gaur, eta bosgarrena Elgoibartik abiatuko da bihar.
Irailean antolatu zuten blandiblu tailerrak Elgoibarko umeen artean izan zuen arrakasta ikusita, beste bi saio gehiago antolatu ditu Gotzon Garate Udal Liburutegiak.