Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak bi jarduera berri jarriko ditu martxan urrian. Batetik, mugimendu funtzionaletan oinarritzen den entrenamendua landuko dute Krossfit ikastaroetan; eta, bestetik, oreka eta malgutasuna landuko dituzte TRX ikastaroan izena ematen dutenek. Bata zein bestea probatu nahi dituztenentzat debaldeko saioak antolatu ditu Kirol Patronatuak.
Eguaztenean Katalunian eginiko polizia operazioa salatu eta Katalunian urriaren 1erako deituta dagoen galdeketari elkartasuna agertu zioten atzo Elgoibarren eta Mendaron, EH Bilduk deitutako elkarretaratzeetan. Barixakurako beste elkarretaratze bat deitu du Elgoibarko EH Bilduk.
Gotzon Gurrutxaga eta Javier Hernando elgoibartarrek Madrid-Segovia mendi lasterketan parte hartu dute asteburuan. Estreinakoz korritu dute ultra distantziako proba bat eta esperientzia "polita bezain gogorra" izan dela azaldu dute.
Oñatiko IX. San Migel Sarian parte hartu zuten Zartako arkulari Javier Varonak eta Hugo Sierrak, joan den irailaren 17an. Gainera, Gipuzkoako txapelketa ere bazen Oñatikoa, basoko 3D modalitatean.
Elgoibarko Udalak jakinarazi duenez, 600 inkesta egingo dituzte herritarrek emandako erantzunen bidez Mugikortasun Iraunkorrerako Plan berria hobetzeko asmoz.
Espainiako Errepideko Master Mailako Txapelketa jokatu zuten zapatuan Colindresen (Kantabria). 30 urtetik gorakoen mailan seigarren postua eskuratu zuen Eibartrans-Gobike taldeko Ramon Javier Garcia elgoibartarrak.
Naroa Rodriguez, Jone Navarro eta Claudia Arrillaga elgoibartarrek osatzen dute Pinparblue taldea zazpigarren postuan sailkatu da World Robot Olympiad barruan Murtzian jokatu duten Espainiako txapelketan. Hain zuzen, gaiarekin lotuta, Euskadiko I. Hekuntza Robotika Txapelketa egingo da zapatuan, Eibarko Astelena pilotalekuan.
Sanlobeer garagardo feria antolatu du Sanlok, bosgarren urtez -Maalan egi duten bigarrena- eta pozik daude aurtengoak eman duenartekin. Feriak iraun duen lau egunetan "eguraldi txarra" egin duen arren, jende asko hurbildu dela Maalara nabarmendu dute.
43 urteko Elgoibarko bizilagun bat 30 metroko altueratik erori zen zapatuan Leongo Bustil mendiaren gailurrean, eta Guardia Zibilaren mendiko taldeak erreskatatu zuen helikopteroz.
Zirardamendi-Aiastia (San Migel) fronte-lerroan hildako gudariak omendu zituzten atzo, urtero legez, iraileko azken aurreko domekan. Elgoibarko Udaleko hainbat zinegotzik, Elgoibar1936 taldeko kideek, Arnaldo Otegik eta Joseba Felix Tobar Arbulu, Zirardamendin hil zituzten gudarietako baten senideak parte hartu zuten omenaldi ekitaldian.
Eguraldia lagun, 300 lagun inguruko tropela batu zuen atzo Elgoibar 2 Erroberatan bizikleta irteeraren 13. ekinaldiak.
Eskubaloi denboraldia hastear dela-eta, 2006tik 2009ra bitartean jaiotako neska-mutilei zuzendutako informazio saioa antolatu du Sanlok irailaren 21erako. Asteburu honetan, berriz, garagardo festan dihardute.
Frankismoaren biktimak oroitzeko Taupadak eta Elgoibar1936 taldeek antolatutako ekitaldiak zapatuan (irailak 16) hasiko dira.
Inazio Bereziartua musika eskolak musikaz gozatzeko eskaintza berezia prestatu du 60 urtetik gorako lagunentzako. Dagoeneko hogei lagunek eman dute izena urriaren 2an hasiko den ikasturterako, baina oraindik ere badago apuntatzerik. Irailaren 19an, martitzena, aurkezpen-bilera bat egingo dute zehastasun eta zalantza guztiak argitzeko.
Literaturarekiko zaletasunak batu zituen Jasone Osoro eta Unai Villena idazleak, eta ziklo berri bati ekiteko elkartu dira orain. Hamaika litera ekimen berriaren “xaxatzaileak” dira, 1998an Elgoibarko Izarraren ekimenez sortu zen Urruzuno literatur talde hartako kideak biak, eta Elgoibarren “literatura zaletasunarekiko garra piztuta mantentzera” dator haien proposamena.
Dagoeneko zabalik dago Tertuliak programan izena emateko epea. Elgoibarko Izarra, Elgoibarko Udala, AEK euskaltegia, eta Udal Euskaltegia dira egitasmoaren eragileak, eta 2001. urtean abiatu zuten programa, euskaraz berba egin nahi, baina erraztasunik ez zeukatenei euskaraz jarduteko aukera eskaintzeko.
Elgoibarko Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Aita Agirre eraberritzeko akordioa sinatu dute gaur, eta hasita dauden lanak ikusten izan dira gero agintariak. 2019rako lanak amaituta egongo direla adierazi dute.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren Trafiko Zuzendaritzak hiru urte daramatza Seguru Baietz sentsibilizazio kanpaina ibiltaria zabaltzen, 5.000 biztanle baino gutxiagoko herrietan. Mendarora bihar, hilak 15, ailegatuko da.
Elgoibarko Bikote Mistoen laugarren Pala Txapelketa eguen honetan hasiko da. Hamasei bikotek eman dute izena eta bi multzotan banatuta lehiatuko dira.
I am not Madame Bovary film txinatarra ikusteko aukera izango da eguenean (irailak 14) Elgoibarko Herriko Antzokian, Ongarriren zine klubean. Iaz Urrezko Maskorra jaso zuen Donostiako Zinemaldian.
Domekan, hilaren 17ean, egingo dute Elgoibar 2 erroberatan, Herri Eskolako Kalamua Guraso Elkarteak distantzia laburretan bizikleta gehiago erabiltzera animatzeko helburuarekin antolatzen duen irteera.
Tor des Geants kirol erronka gainditzen duen abentura da. Parte hartzaileek 330 kilometroko ibilbidea (+ 24.000 metro) osatu behar dute Alpeetan. Domeka goizean hasi zen proba eta eguaztenean goizaldean, 6:10ean, ailegatu da helmugara irabazlea, Javi Dominguez. Gainera, probako errekorra ondu du.
San Juan Baleontziaren babesle taldera batu da Elgoibarko Bacalaos Alkorta enpresa. XVI. mendean Kanadan urperatutako San Juan galeoiaren erreplika egiten dihardute Pasaiako Albaola elkartean, eta trinketearen kabia da Elgoibarko enpresak babestuko duen ontziko pieza.
SanloBeer garagardo festa antolatuko du Sanlo eskubaloi taldeak, bosgarren urtez. Iaz hasitako bidetik, Maalako parkean izango da, irailaren 14tik 17ra bitartean. (egitaraua dauka)
Euskal Telebistaren bigarren kateak Juego de Cartas telebista saioa estreinatuko du gaur gauean. Sukaldaritza espezialitate bera duten Euskal Herriko lau jatetxe aurrez aurre jarriko dituzte saio bakoitzean. Elgoibarko Belaustegi jatetxea izango da lehiakideetako bat.
Hamar urte bete dituztela ospatzeko jaia antolatu zuten Elgoibarko Ludotekak eta Gaztelekuak joan den barixakuan. Musika eta dantza uztartu zituen ekitaldia Huntza taldearen kontzertuarekin amaitu zen.
Hamaika Litera taldeak antolatuta, irailaren 20an literatura ekitaldi berezia izango da Musika eskolako auditoriumean. Arantxa Iturbek eta Harkaitz Canok Elgoibarrerako propio sortutako saioa eskainiko dute.
Frankisten jazarpen makinak bihotzgabe egin zuen senideren bat Errepublikaren aldeko bandoan edo ihes eginda zuten emakumeen kontra. Jazarri, errepresaliatu eta erbestera behartu zituzten haietako emakume asko Gipuzkoan, umeak hartuta. Gipuzkoako 14 herritan izan ziren kanporaketak, tartean Elgoibarren eta Mendaron. Ume zirela kanporatu zituztenetako zenbait lagunen testigantzak batu ditugu hemen.