Bilboko BM San Adrian eskubaloi taldeak jakitera eman duenez, Maddi Goñi Lariz elgoibartarra da hurrengo denboraldirako egin duten estreinako fitxaketa.
Elgoibarren emakumeen eta gizonen arteko eskubide eta aukera berdintasuna sustatzen lagundu duten eta horretan nabarmendu diren pertsonek edota erakundeek egindako lana publikoki aitortzeko sortu zuten Lila Saria.
Bukatu dute Olaizaga kiroldegiko teilatuan plaka fotovoltaiko jartzeko proiektua. Bi fase izan ditu proiektuak: martxotik maiatzera bitartean 140 plaka jarri zituzten, eta maiatzetik ekainera bitartean beste ehun.
Bere ondarea konpondu eta hobetzeko lanak egiteko 14.000 euroko diru-laguntza jasoko du San Bartolome parrokiak 2023an.
SD Eibar taldeak jakitera eman duenez, Joseba Etxeberria (Elgoibar, 1977) izango da klub armagineko entrenatzailea hurrengo denboraldian.
IES Elgoibar BHI ikastetxetik jakinarazi dutenez, Batxillerrean zortzi ikaslek lortu dituzte ohorezko matrikulak 2022-23 ikasturtean.
Gidabaimena azterketa teorikoa euskaraz egin eta gainditzen duten 16 eta 29 urte arteko gazteak sarituko ditu Elgoibarko Udalak, Animatu eta atera gidabaimena euskaraz kanpainaren barruan.
Lagunak Pilota Eskolako kide Igor Txurruka pilotari elgoibartarra finalerdietarako sailkatu da Gipuzkoako Federazioak antolatzen duen Gipuzkoako lau t'erdiko pilota txapelketan, Bigarren Mailakoan.
Sanloko jokalari, entrenatzaile, zuzendaritzako kide eta kirol taldearen bueltako beste hainbat lagunek, 475 inguru guztira, Sanlo Festan parte hartu zuten aurreko zapatuan. Sigmako aparkaleku estalian bazkaldu zuten eta bazkalostean urteko jokalari aipagarrienei oroigarriak banatu zizkieten.
Estatuko 338 taldek eta 5.000 futbolarik baino gehiagok hartu dute parte Athletic Clubek estreinakoz antolatu duen, AC Cup txapelketan, eta horien artean izan da 2009an jaiotako mutilen Elgoibarko talde bat.
Aizarnazabalen jokatu zituzten atzo txirrindularien Gipuzkoako Erlojupeko Txapelketak, eta junior mailakoan Eneko Ortegak jantzi zuen irabazlearen txapela.
Joan zen barikuan hasi zuten Mendaron Morkaiko Leizarpe Taldeak eta Euskal Herriko Unibertsitateak Udalaren babesarekin antolatu duten arkeologiari buruzko zikloa. Alvaro Arrizabalaga Valbuena EHUko irakasleak 'El valle del Deba y Mendaro durante el Paleolítico' izenburuko hitzaldia eman zuen, udalbatza aretoa bete jenderen aurrean.
Sei lagun saritu dituzte IMH sarien 21. ekitaldian, eta ikasle ohi aipagarrienaren saria jaso duen Miriam Lizarralde elgoibartarra da aitortza jaso dutenetariko bat.
Haritzen Eguna ospatuko dute zapatuan, ekainaren 17an, Elgoibarren. Haritz Euskal Dantzari Taldean ibilitako guztiak elkarteko eguna dute eta egun ahaztezina izateko osagai guztiak biltzen ditu.
Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekiko finalak jokatu zituzten Oiartzungo Madalensoro pilotalekuan, emakumeen txapelketako zein gizonen hiru kategorietako finalak hain justu ere, eta Bigarren Mailakoan palista elgoibartar batek jantzi zuen txapela.
Sare sozialek pertsonengan duten eraginean oinarrituta, single berria kaleratu du Muzak musika taldeak: Gezur mila.
Tertuliak Bertsotan ekitaldiarekin amaituko dute egunean, ekainak 15, Tertuliak egitasmoaren aurtengo ikasturtea. Uxue Alberdi eta Julio Soto bertsolariak gonbidatu dituzte, eta jakinarazi dute Tertuliak egitasmoan ez dabiltzan herritarrek ere ateak zabalik dituztela.
Memorial M. Oiartzabal lasterketa jokatu zuten atzo Anoetan, Gipuzkoako Txirrindulari Txapelketa, eta Besa-Laboral Kutxako Aritz Esnaola mendaroarrak bigarren egin zuen, Iruki Donostialdea tadleko Aimar Alarcia Quintanoren atzetik.
'Anjel Bazterretxea, herrigintzan hauspo eta akuilu' ikus-entzunezkoaren emanaldiak izan zuen arrakasta ikusita eta herritarren eskaera aintzat hartuta, dokumentala berriro ematea erabaki dute antolatzaileek.
Ekainaren 28 baino lehen aurrematrikula egiten dutenek honako onura hau izango dute, besteak beste: %5eko deskontua 23-24 ikasturteko matrikularen prezioan.
Euskaratik mundura zubiak eraiki eta elkarrekin gozatzeko jaia ospatu dute gaur Elgoibarren: Auzoko Jaia.
Maalako parkeak Wenbley txiki bat zirudien bart gauean. Queen talde ezagunaren abestiak jo zituzten Elgoibarko Udal Musika Bandak eta herriko zenbait musikarik, eta gau handietako giroa sumatu zitekeen. Jon Gurrutxaga izan zen gure Freddie Mercury, eta Patxi Zabaleta Brian May.
Hamazortzi denboraldi egin ditu Iker Izetak (Elgoibar, 1990) Sanlon, eta aurten erretiroa hartzea erabaki du. Alcortak etxean jokatu zuen azken partidan agur hunkigarria prestatu zioten taldekideek, eta horrez gain, Mauxitxa txarangako musikariak ere igo ziren kiroldegira, Izeta txarangako kidea ere badelako.
Eulogio Estarta kaletik N-634 errepidera dagoen sarrera/irteeratik gertu izan da trafiko istripua, duela minutu gutxi.
Herri baratzeak egokitu ditu Elgoibarko Udalak Urruzunon, eta jada izena eman daiteke udal baratzea eskatzeko zerrendan.
'Sex Sua' musikala izango da domeka arratsaldean (18:00) Mendaron. Ligatzeko aplikazio digitalen erabileraren ondorioz sortzen diren harreman kode berriak eta horien eragina umorea, dantza eta musika baliatuz taularatuko ditu Andoni Mutiloak (Hernani, 1976).
Elgoibarren elkartuko dira domekan, ekainaren 11n, 'Auzoko' egitasmoa martxan duten herri guztietako partaideak.
Iaz berreskuratu zituzten Urazandiko jaiak, eta aurtengorako ere prest daukate egitaraua. San Fermin Egunean, uztailaren 7an, hasiko dira aurtengo Urazandiko jaiak.