Bidegorria moztu egingo dute bihar

Barren 2025eko abenduaren 9a

Bihar, abenduak 10, Elgoibar eta Eibar arteko bidegorria moztu egingo dute 16. kilometroan, 9:00etatik 18:00etara. 

Zubia birgaitzeko lanak egiten dihardute, eta Foru Aldunditik jakinarazi dute tarte hori hormigoiarekin babestu behar dutela bihar. Lan honen helburua izango da txirrindulari eta oinezkoen segurtasuna bermatzea obrak irauten duen bitartean, izan ere, tarteka makinaria sartu beharko dutelako bidegorrian. 

Hormigoizko babesa 15 hilabete inguru egongo da jarrita. Horrez gain, aurreikusi dute 2026ko hasieran babes-ateburu bat jartzea bidegorriaren tarte horren gainetik, segurtasuna indartzeko eta ibilbidearen osotasuna bermatzeko, Bidegi gauzatzen ari den  zubiaren birgaitze lanak iraun artean.