Gizarte langile lanposturako eta lau administrari lanpostutarako dira deialdiak. Izen-ematea online edo HAZen (Herritarrentzako Arreta Zerbitzua) egin behar da.
Hautaketa-prozesuan parte hartzeko, besteak beste, honako baldintza hauek bete behar dira:
1.- GIZARTE LANGILEA:
a) Gizarte Lanean Diplomatua edo baliokidea den gradu titulua edukitzea
b) 3. hizkuntz eskakizuna egiaztatzea (C1 maila).
c) Izena emateko epea: 2025eko abenduaren 26a arte.
2.- ADMINISTRARIAK:
a) Batxilergoko titulua, titulu teknikoa edo baliokidea izatea.
b) 3. hizkuntz eskakizuna egiaztatzea (C1 maila).
c) Izena emateko epea: 2026ko urtarrilaren 13a arte.
Deialdiaren oinarri orokorrak 2024ko urriaren 2ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (190 zk.) argitaratu ziren, eta deialdiaren oinarri espezifikoak 2025eko azaroaren 14ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (219 zk.). Eta 2025eko azaroaren 25ean Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu da lanpostu hori betetzeko deialdia.
- Deialdiari buruzko informazio osoa: www.elgoibar.eus/lan-eskaintza