Deba ibaiaren iturburua ezagutzeko mendi irteera egingo dute abenduaren 14an

Barren 2025eko abenduaren 9a

Morkaikok herriko ikastetxeekin antolatuta, Deba ibaiaren sorburura, -Hiruerreketara-, egingo dute hurrengo mendi irteera, domekan. 

Autoz Gatzagaraino joango dira. Handik, Gatzaren Museo ondotik pasa eta Arlaban gainera igoko dira pago eta gaztainondoetatik barrena. Eguneko aldapa nagusiak hasieran egongo dira. Behin gaina hartuta, bide lasai eta lau samarra izango da Deba ibaiaren iturbururaino. 

Ibilbide zirkularra da. Deba ibaiaren iturburu ondotik pasa ondoren, jaitsi Dorletako santutegi aldetik egingo dute. Antolatzaileek azaldu dutenez, ez da ibilbide zaila, eta "aukera paregabea" da pagadiz eta gaztainondoz osatutako basoek udazkenean duten kolore eta xarmaz gozatzeko.

Irteera nagusiei zein gaztetxoei zuzenduta dagoen arren, umeak ezingo dira bakarrik joan, guraso edo arduradunen batekin baizik. Eguraldia dela eta abisu edo alertarik egon ez gero, irteera bertan behera geldituko da.

  • Luzera:+/- 8,5 Kilometro
  • Desnibela: +/- 350 m
  •  Irteera: 9:30ean, Mintxetako aparkalekuan