Cynthia Pazmiño de la Arada jantzigintzako diseinatzaile eta ehungintza artista elgoibartarrak tindagai naturalei buruzko tailerraren lehen saioa eman zuen, joan den zapatuan, Makina Erremintaren Museoan.
Lehen Nazional Mailara igotzeko fasea jokatuko du Alcorta Forging Group eskubaloi taldeak, barikutik domekara bitartean, Olaizaga kiroldegian, eta Sanlotik kamiseta txuri-gorriak jantzita joateko eskatu diete zaleei, "gure taldea babestuago senti dadin".
June Loidi Etxaniz elgoibartarra jokalari duen Donostiako Super Amara Bera Bera eskubaloi taldeak bere historiako zortzigarren liga txapelketa irabazi du, hirugarrena jarraian, denboraldia amaitzeko hiru jardunaldi falta direnean.
Elgoibarko Mendi Itzulia, Itzulitxoa eta Finalista Eguna egun berean batu zituen Morkaiko mendi taldeak 2011. urtean, Morkaikoren Eguna izenarekin. Bi urteko etenaren ostean, hamargarrengoa izango da aurtengoa. Zapatu honetan (maiatzak 14) egingo dute. Morkaikotik egin behar izan dituzten zenbait moldaketen berri ere eman dute.
2.739 langabe zenbatu dituzte apirilean Debabarrenean, aurreko hilabetean baino 30 gutxiago, hain zuzen ere, eta une honetan %10,45ekoa da lanbabezia tasa gure eskualdean.
Sevillan ospatzen duten Apirileko Feriako giroa Mendarora ekarriko du Aitzbeltz tabernak zapatuan.
Liga bukatzeko bi jardunaldiren faltan lortu du Touring futbol taldeak Hirugarren Mailarako igoera, jokoan zegoen sari nagusia. Haundik txapeldunorde geratzeko aukera handiak dituen arren, igoerarik gabe geldituko da, baina ez saririk gabe, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Errege Koparako sailkapen fasea jokatuko baitu.
Herriko dendetan egindako erosketak etxera eraman, eta egunean bertan edo biharamunean itzuli daitezke Merkatu plazan dauden orgak.
Eusko Jaurlaritzak Enpresa Txiki eta Ertainei (ETE) zuzendutako 2022eko laguntza-plana aurkeztu die, maiatzaren 12an, Debabarreneko enpresei.
Domekan Karakatera egin zuten protesta-martxa bideoan jaso dute Elgoibarko Karakate Bizirik taldekoek.
Ohiko formatura itzuliko da aurten Sanloren udako eskubaloi campusa, eta Asturiaseko Llanes herrian eta Aubixan egingo dute.
Bueltan da Jose Gurrutxaga krosa ere, bi urteko etena eta gero. Domekan, maiatzaren 15ean jokatuko dute. Elgoibarko eta Mendaroko 789 antxitxikari gaztetxok eman dute izena Elgoibar Ikastolak antolatzen duen kirol ekitaldian.
Elgoibarko Odol Emaileen Elkartetik jakinarazi dute bariku honetan, maiatzaren 13an, egingo dituztela odol ateratzeak Elgoibarren, jubilatuen lokalean, King-kong eraikinean.
Zientzian dauden estereotipoei buruzko mahai-inguruan batuko dira Leire Garate, Ane Garmendia eta Nagore Ruiz de Escudero ingeniari elgoibartarrak, maiatzaren 19an.
Jendartearentzat interesekoak izan daitezkeen hainbat gairen inguruko hitzaldiak antolatuko ditu Elgoibarko EAJk datozen asteetan, eta Jokin Bildarratzek emango du aurrenekoa, Hezkuntza Lege berriari buruzkoa.
200 lagun baino gehiago batu zien domeka eguerdian Karakate puntan, bertan eraiki asmo duten zentral eolikoaren kontra protesta egiteko.
Herriko hainbat gunetako espaloiak "sakon" garbitzeko lanak jarri zituen martxan Udalak otsailean, eta orain Santa Klarako zoruak garbitzen ari dira.
Bi txirrindulari proba jokatu dituzte Lazkaon azken bi asteburuetan, eta bietan igo dira txirrindulari elgoibartarrak podiumaren hirugarren kaxoira.
'Oporretan irakurri' izeneko argazki lehiaketako epaimahaiak Terese Guenetxea Zabalak aurkeztutako argazkiari eman dio lehen saria.
Aniztasun funtzionala duten 16 urtez gorakoentzako Udako Kuadrilla egitasmoa antolatu dute Nuala elkartetik udarako.
Elgoibarko Udalak jakitera eman duenez, 350.000 euro baino gehiago inbertituko ditu aurten Altzola eta Sigma auzoetan, hobekuntza lanak egiteko.
Bigarren eskuko azoka eta mahai-jokoen jardunaldia egingo dituzte Mendaron, maiatzaren 21ean. Odisea elkarteak antolatu du mahai-jokoen jardunaldia, Udalaren eta Devir argitaletxearen babesarekin eta Uztargi tabernaren eta Arno Guraso Elkartearen laguntzarekin.
Elgoibar, Eibar eta Soraluzeko 210 dantzari eta beste horrenbeste ikusle batu dira gaur plazan Biraka dantza taldeak Dantzaren Nazioarteko Egunaren harira antolatutako Biraka Barra ikuskizunean.
Otsailaren 24an operazio militarra hasi zuen Errusiak Donbass eskualdean, Ukraina ekialdean, eta gerra legea ezarri zuen Kieveko gobernuak. Jugoslaviako gerrez geroztik Europan izan den eraso militar handiena izan da -izaten ari da-, eta gerra guzti haiek 1990ko hamarkadan eragin zuten beste errefuxiatu eragin ditu dagoeneko: lau bat milioi, Nazio Batuen Erakundearen arabera. Gerratik ihesi irten diren horietako batzuk Euskal Herrira ere iritsi dira.
Maiatza, eta datozen hilabeteak, euskaltzaleak aktibatzeko deialdiz eta aukeraz mukuru datozkigu. Baitezpadakoa izango da euskaldunok modu masibo eta egokian erantzutea eta parte hartzea horietan. Hala uste du Euskaltzaleon Topaguneko lehendakari Kike Amonarrizek, kalera irteteko eta aktibatzeko garaia dela. Hona bere iritzia eta hausnarketa.
Maiatzaren 12an aurkezpena egingo du Elgoibarren Hirukidek, Euskadiko Kide Ugariko Familien Elkarteen Federazioak. Elgoibar eta inguruko herrietako familia ugariek izan ditzaketen onurak eta abantailak azalduko dituzte.
Elgoibarko Musikarien Egunean kontzertua eman zuten herriko sei taldek Maalan.
Construcciones Amenabar S.A. enpresari esleitu dio Mendaroko Udalak ospitalerako igogailuak egiteko obra, lehiaketa publikoan parte hartu zuten bost enpresen artean puntuaziorik onena eskuratu zuelako.