Elgoibarko odol emaileek aitortza jaso dute

Barren 2025eko abenduaren 5a

Joan zen zapatuan egin zieten aitortza Elgoibarko odol emaileei, eta odola eman duten aldiei dagokien domina jaso zuten haiek. 

Honakoak dira aitortza jaso zuten lagunak:

  • 25 odol emate (zilarra): Abdelaziz Errguig, Maialen Gallastegi, Gorka Garate eta Jose Ignacio Leon. 
  • 50 odol emate (urrea): Carlos Ayesta, Zigor Bengoetxea eta Lander Betelu. 
  • 60 odol emate: Ana Elisa Kaltzakorta. 
  • 75 odol emate: Jesus Maria Beristain.