2025/12/14 09:30
Morkaikok herriko ikastetxeekin antolatuta, Deba ibaiaren sorburura egingo dute irteera.
Autoz Gatzagaraino joango dira. Handik, Gatzaren Museo ondotik pasa eta Arlaban gainera igoko dira pago eta gaztainondoetatik barrena. Eguneko aldapa nagusiak hasieran egongo dira. Behin gaina hartuta, bide lasai eta lau samarra izango da iturbururaino.
Ibilbide zirkularra da. Deba ibaiaren iturburu ondotik pasa ondoren, jaitsi Dorletako santutegi aldetik egingo dugu.
Irteera nagusiei zein gaztetxoei zuzenduta dago. Umeak ezingo dira bakarrik joan. Eguraldiaren arabera irteerak aldeketak izan ditzake.
Mintxetako aparkalekutik abiatuko dira autoz.