Txankakua merkatari elkarteak Gabonen bueltan urtero antolatzen duen zozketako sarituek gaur jaso dute euren saria.
2023etik 2027ra arteko nekazaritza arloan indarrean izango diren politika ildoak finkatzen ditu Nekazaritza Politika Bateratuaren (NPB) erreformak. Europako Batasunaren ikurretako bat den nekazaritza-politika berriari buruzko hitzaldi informatibo sorta antolatu du ENBAk; eta, Debabarrena eskualdekoa Elgoibarren izango da.
Debabarrena eskualdeko mankomunitateak azalera txikiko saltokiek gaikako bilketarekiko duten konpromisoa neurtuko du datozen hilabeteetan, eta erraztasunak ere emango dizkie hondakinak modu egokian birziklatzeko.
Jon Martínez Ibarra argazkilariren Mendia emakumetasunetik izeneko erakusketa ekarriko dute Elgoibarrera, martxoaren 8aren harira antolatutako ekimenen barruan. Argazkilariaren berbetan, ez da justizia sozialeko proiektu bat, ezta diskurtso feminista bat ere; mendiko kiroletan emakumeen presentzia ikusarazteko modu bat baizik.
Urazandi kalearen behealdean egingo dituzte saneamendu sareko hodiak aldatzeko lanak, igogailu publikoak dauden inguruan, astelehenetik aurrera.
Herri-lanetako Brigadako beharginek euren lan baldintzak hobetzea eskatu zieten Elgoibarko Udaleko arduradunei, eta eskaerak aurrera egiten ez zuela ikusita, epaitegietara jo zuten. ELA sindikatuak jakitera eman duenez, epaia eman du epaileak eta langileei eman die "arrazoia". "ELA sindikatuak epaiketa irabazi dio Elgoibarko udalari", esan dute.
Iratzargailua taldeak antolatuta, Juanjo Martinez (Irun, 1955) zirujauak hitzaldia eman zuen Maalako parkean. Martinezek kontsulta pribatua eduki zuen urteetan Eibarko Zentro Medikoan, eta gaur egun osasungintza publikoan dihardu lanean. ‘Askatasuna’ lemapean antolatu zuten hitzaldia, eta oso kritiko agertu zen agintariek Covid-19a kudeatzeko duten moduaz.
Enpresa-proiektu berriak abiatu nahi dituztenentzat espazio berria, enpresen inkubagailua inauguratu dute Eibarren, Azitaingo industrialdean, Debegesa aldamenean. Debabarreneko ekintzaileei lanerako guneak partekatzeko aukera eskaintzeko sortu dute.
Langabezia tasak behera egin du urtarrilean Debabarrenean, eta eskualdeko langabe kopurua gutxitze horrek eragina izan du Elgoibarko eta Mendaroko datuetan ere.
Biologoa da Helena Ostolaza (Elgoibar, 1964) biokimikan espezializatua eta doktore Euskal Herriko Unibertsitatean. Zientzia eta Teknologia Fakultateko Biokimikako irakaslea da eta gaur egun biokimikako katedraduna, biokimika eta Biologia Molekularra Saileko idazkari akademiko ere izan da.
Gaur, otsailak 11, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna da. Egun honen harira herriko hainbat erakusleiho apaindu eta Bizilabeko nerabeek hainbat ekimen landu dituzte emakume zientzialariak ezagutarazteko.
COVID-19ari aurre egiteko neurri murriztaile gehienak bertan behera lagatzea erabaki du LABI instituzionalak. Hortaz, astelehenetik aurrera ez da egongo ordutegi eta edukiera mugarik.
Joan den asteburuan Aittolako aparkalekuan lagatako autoetan lapurretak egon direla salatu du Azkoitiko Anaitasuna Mendi Bazkunak.
Gaurtik ez da zertan maskararik jantzi kalean, eta bihartik aurrera haurrek ere ez dute maskara jantzi behar izango eskoletako jolastokietan, betiere aire zabalean daudenean.
Alzheimerra duten edo hasierako fasean dauden beste dementzia batzuk dituzten pertsonei zuzendutako ikastaroa antolatu du AFAGIk. Tailerrak Eibarren dira, baina Debabarreneko edozein herritarrek har dezake parte, baita elgoibartarrek eta mendaroarrek ere. AFAGIk ohartarazi duenez, leku gutxi geratzen dira tailerretan.
Jazzbana Ensemble taldeak 'Bidaia on, amona Braulia' antzezlanarekin etorriko da domekan Herriko Antzokira. Antzerkiak eta zuzeneko musikak bat egingo dute taula gainean.
Guztira 37 eskaera aurkeztu dira Elgoibarko Udalak ekintzailetza, digitalizazioa eta ondorengotza bultzatzeko diru laguntza deialdira, eta horietatik 26 izan dira onartuak.
Otsailaren 19rako Gipuzkoa Dantzan sormen ekimena antolatu dute Udalak eta Foru Aldundiak. Dantzaren eta hausnarketaren bidez inklusioa lantzea da helburua.
Auzotarren eskaerari erantzunez, eserlekuak eta zakarrontzia jarri ditu Elgoibarko Udalak San Pedro kalean.
2020an egin zen Euskaraldiaren bigarren edizioa, eta ariketak emandako emaitzen berri eman dute orain koordinazio mahaiko kideek.
Sanloko jokalari eta entrenatzaile sorta ederra ageri da Euskadiko eta Gipuzkoako eskubaloi selekzioetako hautatzaileen deialdietan.
Bi urteko etenaren ostean, bueltan da Morkaikoren Eguna. Elgoibarko Mendi Itzulia, Itzulitxoa eta Finalista Eguna egun berean batu zituen Morkaiko Mendi Taldeak 2011. urtean, Morkaikoren Eguna izenarekin, eta 2019an egin zuten azkenengoz, pandemia dela-eta.
Sailkapeneko lehenak eta bigarrenak elkarren aurka jokatu zuten Elgoibarren, domekan, eta garaipenarekin eta lidergoarekin joan ziren Arrasatera Mondragon Unibertsitatea saskibaloi taldekoak.
Hainbat urtean gasolindegi bakarra izan eta gero, hiru ditu une honetan Elgoibarrek, Zizilion kalean ireki berri baitute azkena. Saltokien ugaritzeak, baina, erregaien etenik gabeko garestitzearekin egin du bat, gasolinaren prezioak 2012an markatu zuen errekorra gainditu baitu.
Elgoibarko Udaleko Berdintasun Saila kopa menstrualak banatzen ari da, debalde, Elgoibarko emakumeen artean.
Urteroko egutegia osatzeko argazki lehiaketa egiten du Elgoibarko Udalak eta aurtengoa ere abian da. Librea izango da gaia, baina argazkia 2022an barrena Elgoibarren ateratakoa (adierazi egin beharko da zein leku den) izan behar da.
Zuhaitz Gurrutxagak Iker Galartzarekin batera ‘Lehendakari gaia’ antzezlana taularatuko du otsailaren 11n Elgoibarko Herriko Antzokian.
'Incognita Patagonia' espedizioari buruzko ikusentzunezkoa aurkeztuko du Eñaut Izagirrek, bariku honetan, Mendaron.