Mendaroko Udalak lankidetza-hitzarmena sinatu du Debako Gurutze Gorriarekin

Barren 2025eko azaroaren 27a

Mendaroko Udalak lankidetza-hitzarmena sinatu du Debako Gurutze Gorriarekin herritarrei arreta eta informazio zerbitzuak eskaintzeko.

 

Herritarrei arreta eta informazio zerbitzuak eskaintzeko eta egoera kalteberan dauden pertsonen oinarrizko beharrak asetzeko sinatu dute lankidetza-hitzarmena Mendaroko Udalak eta Debako Gurutze Gorriak. Hitzarmen horren baita, Mendaroko Udalak 500 euroko dirulaguntza ere emango ditu Gurutze Gorriari eta espazio bat utziko die lanerako.

Gurutze Gorrikoek hileko lehen astelehenean eskainiko dute zerbitzua, 09:15etik 13:00etara, Mendaroko udaletxeko hirugarren. solairuko bulego batean.

Eskainiko dituzten zerbitzuak:

  • Oinarrizko premiei arreta (elikagaiak eta higiene produktuak erosteko txartelak/kupoiak, garraio txartelak, haurrei laguntza berezia).
  • Etxeko horniduren ordainketa eta aholkularitza energetikoa.
  • Lana bilatzeko laguntza eta bideratzea.
  • Laguntza-produktuen mailegua (gurpil-aulkiak, makuluak, taka-takak...).
  • Prestakuntza eta sentsibilizazio tailerrak (energia, elikadura, osasun emozionala...).