Izan ere, aurtengo datuak iazkoekin alderatuta ikusi dute seme-alabei eskuko telefonoa emateko adina atzeratzen ari dela. DBH1en, adibidez, iaz %79k zeukaten sakelako telefonoa ikasturte hasieran eta, aurten, aldiz, %49k. Horrez gain, aurten LH6n hasi diren ikasleen %19k baino ez zuten telefonoa, ikasturte hasieran.
Galdetegia Lehen Hezkuntzako maila guztietan eta Bigarren Hezkuntzako DBH 1 eta 2 mailetan egin dute. LH1etik LH3ra galderak erloju mobilari buruzkoak izan dira, eta aldiz, beste mailetan, sakelakoaren ingurukoak. Jakinarazi dutenez, DBH 1 eta DBH 2n ikasleak eurak izan dira galderei erantzun dietenak, eta ez gurasoak.
Taldeko kideek eskerrak eman nahi dizkiete galdetegian parte hartu duten guraso eta gazte guztiei, bai eta Elgoibar Ikastolari, Herri Eskolari, Institutuari eta Udalari.