Kalegoen plazan egon da DOKII Dokumentazioko Ibilgailu Integralen Zerbitzuaren bulego ibiltaria, 09:00etatik 13:30era, eta hainbat herritarek erabili dute zerbitzua: eskaini zituzten hitzordu guztiak bete zituzten herritarrek. Arrakasta ikusita, unitate mugikor hori beste egun batean ere etorriko dela Elgoibarrera azaldu dute Udaletik. Eguna zehazten dutenean jakinaraziko dute.
Pasaportea eta nortasun agiria berritzeko txanda hartzea ezinbestekoa zen arren, ziurtagiri elektronikoak eskuratzeko gailu bat ere badauka zerbitzu ibiltaria ematen diharduen Poliziaren furgonetak, eta hori erabiltzeko ez zegoen hitzordurik eskatu beharrik.

