Neguko oporraldirako aisialdi eskaintza aurkeztu dute Elgoibarko eragileek

Barren 2025eko azaroaren 28a

Aisialdiko eragileek Eguberrietako oporraldirako hainbat ekitaldi prestatu dituzte. Atxutxiamaikakoek gaur zabaldu dute izena emateko epea. 

Interesatuek abenduaren 8ra arteko epea dute izena emateko, eta plazak abenduaren 10ean esleituko dituzte. Ludoteka eta Gaztelekuko izen-emateak, berriz, abenduaren 2tik 12ra izango dira.

Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaika taldeak HH2tik HH5era artekoentzako eskaintza prestatu du. Abenduaren 29an, 30ean, 31n eta eta urtarrilaren 2an txokoak eskainiko dituzte HHko ume guztientzat. 09:00etatik 13:00etara izango dira, eta 48 euroko prezioa dauka (Elgoibarko Izarrako bazkideek, 43 euro). Txokoez gain, HH3tik HH5era arteko familian egiteko ekintza bereziak ere antolatu dituzte, mailaka: abenduaren 22an, 23an eta 26an gabonetako apaingarrien tailerra egingo dute, eta abenduaren 29an eta 30ean, yoga tailerra.

Udal Ludotekak, bestalde, LHkoentzako ekintzak prestatu ditu. Ekintza solteak izango dira, eta maila bakoitzak bere egunak izango ditu.

  • Niala magoaren ikuskizuna izango dute abenduaren 29an LH2 eta LH3koek
  • Txuri Urdinera irteera egingo dute LH5ekoek urtarrilaren 3an
  • txokolate jana egingo dute HH5 eta LH1ekoek
  • Bizkaia Abentura parkera joango dira LH4koak urtarrilaren 4an
  • LH6koak Virtual Bilbaora, urtarrilaren 2an

Nerabeentzako ere egongo da aukerarik Gaztelekuan. Ihes gela, lasertag-era irteera, sukaldaritza txapelketa, izotz pista... Elgoibarko Udalak dirulaguntzak emango ditu asialdi ekintzetan parte hartu ahal izateko, eta eskaerak Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan egin beharko dira, gaurtik abenduaren 15era bitartean.

Informazio osoagoa eta izena emateko HEMEN