'Amaiurko bidea' filmaren emanaldiak itxiko du Udazkeneko Mendi Emanaldi Zikloa

Barren 2025eko azaroaren 25a

Ekaitz Maiz dendan, eta eguzkiaren ezkerrera Amaiur Peak. Argazkia: Joseba Iztueta.

Amaiurko bidea izeneko film dokumentala aurkeztera etorriko da Ekaitz Maiz eskalatzaile legazpiarra, eguazten honetan, Elgoibarrera.

Morkaiko mendi taldeak antolatu duen Udazkeneko Mendi Emanaldi Zikloaren (UMEZ2025) azken saioa izango da. Kultur Etxeko areto nagusian izango dira emanaldia eta solasaldia, 19:00etan. Sarrera doakoa da.

Euskal mendizale talde batek Indiako Himalaian kokatua dagoen Ladakh eskualdea esploratzeko, eskalatzeko eta mendi birjinen bila egin zuen espedizioa erakusten du filmak. 

 Ekaitz Maiz eta Joseba Iztueta gipuzkoarrek eta Urko Zabala, Mikel Ezkurdi eta Ibon Mendia nafarrek osatutako espedizioa Zanskar bailaran barrena ibili zen 2023ko udan, India ipar-iparreko Kaxmir eta Ladakh eskualdeen artean, Himalayako granitozko erraldoietan igoerak egiten. Hamazazpi bide zabaldu zituzten, eta inork sekula igo gabeko mendi-harkaitz zorrotz batean eskalada-bide bat ere ireki zuten. Era berean, euskal mendizaleek Amaiur Peak (5.780m) izendatu zuten inork sekula zapaldu gabeko tontorra.