Kirolari gorrekin mahai-ingurua egingo dute bihar, Kultur Etxean

Barren 2025eko azaroaren 27a

Gigorraki, Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazio barruko kirol taldea da. Elgoibarren du egoitza eta kirolari gorren esperientziak azaleratzeko mahai-ingurua antolatu dute bariku honetarako.

Iaz egin zuten aurrenekoz era honetako saioa, eta Gentzane Ortiz (borroka librea) eta Aitor Bedialauneta (mendi lasterketak) izan ziren hizlariak. Aurtengoak Alaitz Ciarsolo waterpolo jokalari eibartarra eta arku tiraketan aritzen den Aingeru Molina elgoibartarra izango dira. Elgoibarko Kultur Etxean izango da mahai-ingurua, 18:30ean hasita. Antolatzaileek parte hartzera animatu dituzte herritarrak, gorren komunitatea eta kirolean dabiltzan gorren bizipenak gertutik ezagutzeko aukera izango dela-eta.