Erdi Aroko azoka egingo dute Elgoibarren bigarrengoz, barikutik domekara bitartean

Barren 2025eko azaroaren 25a

Ipuin kontalari arituko da Eulali Moreno Erdi Aroko Azokan.

Erdi Aroko bizitzaren erakusgarri izango diren postuek eta ekitaldiek girotuko dute Elgoibar asteburuan.

Bueltan da iaz estreinakoz Elgoibarren egin zuten erdi aroko azoka tematikoa. Barikuan, azaroaren 28an, egingo dute azokaren irekiera ofiziala, 17:00etan. Zapatuan eta domekan goizez eta arratsaldez egongo da irekita, honako ordutegiarekin: 11:00etatik 14:00ak arte goiz partean; eta 17:00etatik 21:00ak arte arratsaldean eta iluntzean.

Postu, tailer eta jarduera gehienak Kalegoen plazan egingo dituzten arren, ibiltariak izango diren jarduerak ere iragarri dituzte: Orkestra gizona, Hilo Bambu musika taldea eta Gure Herensugeak ekimena izango dira horietako batzuek. 

Iaz moduan, Eulali Moreno artista elgoibartarra izango da azoka girotuko dutenetariko bat. Ipuin kontaketa saioak egingo ditu plazan. Ilargi Galeano elgoibartarrak ere iazko azokan egin zuen jendaurreko debuta aireko akrobazia saioan parte hartuz.  

Hona azokarako prestatu duten egitaraua: