Lau lagunek osatzen dute Negu Hurbilak taldea: Alex Markuletak (baxua), Beñat Leturiagak (gitarra), Aitor Tatiegik (bertsolaria, ahotsa) eta Xabier Agirrek (gitarra), eta Oñatitik datoz. Beren buruaz esana dute udazkenez lagun giroan sortutako proiektua dela. Bertsoa musikatik hurbilagoko estilo batera eramateko asmoz sortu zuten Negu Hurbilak, Bi Bala, Fiachras eta Gu ta Gutarrak taldeek egiten dutenera gerturatzeko asmoz. Taldearentzako izena Mikel Laboa abeslariari (Donostia, 1934-2008) hartutakoa dute, eta haien zuzenekoak badu Eñaut eta Unai Agirre anaien Auskalo zeinek jarriak emanaldiarekin antzekotasunik ere, baina badu beste osagai bat: musika gehitzen diotela bertsoei. XX. mendeko gerra nagusiei buruz jarri izan diren bertso-sortak kantatuko dituzte emanaldian, iraganeko gerrak gaur egungo testuingurura ekarrita.