Bon Joviren 'Livin' on a Prayer', Ruben Simeó eta Elgoibarko Musika Bandaren eskutik

Barren 2025eko azaroaren 24a

Elgoibarko Udal Musika Bandak eta Ruben Simeó tronpeta jole galiziarrak Santa Zezilia Eguneko kontzertu berezia eman zuten, zapatuan, Herriko Antzokian.

Herriko Antzokia txiki geratu zen, eta hainbat lagun sartu ezinda ere geratu ziren, ilaran denbora luzean egonagatik.

Azken urteotako ohiturari jarraituz, aurten ere gonbidatu berezi bat izan du bandak Santa Zeziliako kontzertuan: Ruben Simeó tronpeta jolea (Vigo, Galizia, 1992). Talde ezagunen abestiak joten ditu Simeók bere emanaldietan, BARRENi eskainitako elkarrizketan azaldu zuen moduan; eta halaxe egin zuen Elgoibarko emanaldian ere. Bon Joviren Livin' on a Prayer abestia jo zuten unea duzue bideokoa.