Herriko Enparantzan trafikoa gutxitzeko dituen asmoak azaltzeko bilera egingo du Mendaroko Udalak

Barren 2025eko azaroaren 25a

Autoak aparkatuta Mendaroko Herriko Enparantzan. Arg: Mendaroko Udala.

Mendaroko Udalak bilera informatibo batera deitu ditu herritarrak asteazken honetarako, Herriko Enparantzaren peatonalizazioaren inguruan eman nahi dituzten urratsak azaltzeko.

2024ko maiatzetik abenduraino, Mendaroko Udalak Kaleak DenONAK izeneko parte-hartze prozesua burutu zuen, eta lan saio haietan Herriko Enparantza izan zen landu zuten espazio publikoetako bat. Udalak azaldu duenez, mendaroar gehienek oinezkoentzako plaza bat izatea hobetsi zuten, eta zentzu horretan aurrerapausoak emateko asmoa dute orain. Herritarrei azalpenak emateko, bilera egingo dute azaroaren 26an, 19:30ean, udaletxeko udalbatza-aretoan.

Eta biharamunean, Herriko Enparantzako merkatari eta ostalariekin bilduko dira udaleko arduradunak, haiei ere informazioa helarazteko. Ordu eta leku berean izango da bilera.