Liderraren aurka garaipena eskuratu du emakumezkoen Haundi taldeak

Barren 2025eko azaroaren 26a

Azaroaren 25aren harira CD Elgoibarkoek zabaldutako irudia.

Emakumezkoen Haundi taldeak garaipen garrantzitsua lortu zuen ligako azken jardunaldian. 

C.D. Elgoibarreko emakumezkoen talde nagusiak Errenteriako Touring taldearen aurka jokatu zuen domekan, Mintxetan; hau da, Ohorezko Erregional Mailako liderarren aurka, eta 4-2 gailendu ziren etxekoak. Garaipen honi esker bosgarren postura egin dute gora sailkapenean; eta, aldiz, lehenengotik hirugarrengora jaitsi da Touring. 

Gizonezkoen Haundi taldeak puntu bat ekarri zuen Zumarragatik, Urolaren aurkako partida bina berdinduta. Hamaika jardunaldi jokatu ostean, sailkapeneko hirugarren postuan dago Haundi, 19 punturekin; Real Union liderrak baino 11 puntu gutxiagorekin eta bigarren postuan dagoen Anaitasunak baino bi puntu gutxiagorekin.

Elgoibar Vs Hernani

Hurrengo jardunaldian Hernani izango dute aurkari emakumezkoen zein gizonezkoen taldeek. Gizonezkoek Mintxetan jokatuko dute hernaniarren aurkako norgehiagoka; zapatuan, 16:30ean Mintxetan. Emakumezkoek, berriz, Hernanin jokatuko dute ligako 11. jardunaldiari dagokion neurketa, domekan, 17:30ean.

Senior giozonezkoen bigarren taldeak Mutrikun jokatuko du domekan (16:30) Mutriku B taldearen aurka. Elgoibartarrek garaipen argia lortu zuten azken jardunaldian, Orioko taldfeari 8-3ko emaitzarekin irabazita Mintxetan.