Aurtengo lehiaketaren gaia Elgoibar izan da, eta 40 herritarrek parte hartu dute. 153 argazki aurkeztu dituzte lehiaketara guztien artean, eta epaimahaikideek 12 aukeratu dituzte egutegi handirako. Egutegi txikirako, berriz, Manu Sanchez Conderen argazki bat aukeratu dute. Ohi bezala, egutegi txikian intereseko telefono zenbaki batzuk ageri dira, udaleko sailetakoak eta udal zerbitzu ezberdinenak. Argazki saritu bakoitzeko 80 euroko erosketa bonua jasoko dute egileek, Txankakuaren dendetan gastatzeko.
Atzo egin zuten sariak banatzeko ekitaldia, eta udaleko ordezkariek, Egur eta Ongarri argazkilari taldeko epaimahaikideek eta parte-hartzaileek hartu zuten parte.
Hauek izan dira argazki lehiaketako irabazleak:
- Izaskun Estibaritz Astarloa
- Clara Mejias Barrios (3 argazki saritu)
- Gurutze Ariznabarreta Atxa
- Denis Saiz Saborido
- Caroline Nairi Gutierrez Chacon
- Manu Sánchez Conde (2 argazki saritu)
- Unai Alonso del Campo
- Alberto Loyola Sandoval (2 argazki saritu)
- Saioa Rodriguez Iriondo
Marrazki lehiaketako irabazleak
Argazki lehiaketarekin batera, marrazki lehiaketa ere antolatu dute, Ikastolarekin eta Herri Eskolarekin elkarlanean. LH5eko 11 ikaslek hartu dute parte. Saritutako haurrek 30 euroko erosketa-bonoa, Gure Zirkua jolas eta denborapasa koadernoa eta saritutako marrazki guztiekin prestatutako egutegi berezi bana jaso dituzte.
Hauek izan dira saridunak:
- Noa del Sol Gurrutxaga
- Ayesha Siddiqa Masood Jabeen
- Danel Vigara Vazquez
- Ane Arrieta Garagarza
- Julen de la Maza Barandela
- Hamza Sarwar Sarwar
- Iker Sanz Esteban
- Nahia Serrate Justiniano
- Eneko Iturralde Arrizabalaga
- Alicia Velasquez Barrera
- Aritz Jato Corona
- Julen Blanquez Martins
4.500 ale, dagoeneko eskuragarri
Egutegiak eskuragarri daude dagoeneko. Egutegi handien 4.500 ale kaleratu dituzte eta HAZ-en (Herritarren Arreta Zerbitzuan) eta Aita Agirre kulturguneko sarreran eskuratu daitezke, eta egutegi txikiak (5.500 ale) berriz, etxeetako postontzietan banatuko dituzte.
Hona sari banaketa ekitaldiko irudiak (Argazkiak: Mikel Askasibar / Elgoibarko Udala)