Ertzaintzak jakinarazi duenez, istripuaren ondorioz zauritutako bi lagun Mendaroko ospitalera eraman dituzte, larrialdi zerbitzuetakoek istripua gertatu den lekuan artatu eta gero.
Istripuaren eraginez ez da auto ilara luzerik sortu errepidean, baina Segurtasun sailak arretaz gidatzeko eskatu du.
Azkarateko errepidean eta tunelean istripu larriak gertatu dira azken urteetan. 2023. urte amaieran bi lagun hil ziren Azkarateko tunel barruan gertaturiko auto istripuetan: Zaragozako bizilagun bat hil zen azaroaren 15ean gertatutako istripuan; eta, 23 urteko Elgoibarko bizilaguna hil zen abenduaren 15ean izandako ispripuan. Segurtasuna hobetzeko, tuneleko erreien konfigurazioa ere aldatu zuen Bide Azpiegituretako departamenduak.
Motor gidari bat ere hil zen 2021ean Elgoibar eta Azkarate arteko errepidean, eta Elgoibarko bizilagun bat ere hil zen 2017an izandako ezbeharrean.
Istripua Altzolan
Era berean, Altzola parean -N-634 errepidean- gertatu den auto istripu baten berri ere eman du Segurtasun Sailak. Auto batek beste bat jo du atzetik 16:20ak aldera.