Milatik gora sinadura bildu dituzte bidegorriaren aldeko herri ekimenekoek

Barren 2025eko azaroaren 26a

Bost metro luzeko pankarta esegi dute Mendaroko zubian bidegorriaren aldeko herri-ekimenekoek. Era berean, sinadura kanpaina ere martxan dute, bidegorria eraikitzeko prozesua azkartzeko eskatzeko, eta milatik gora bildu dituzte dagoeneko.

Mendaron sortu zuten bidegorriaren aldeko herri-ekimena, baina mendaroarrez gain, Elgoibarko eta Debako jendea ere batu da talde dinamikara. Orain, talde eragilekoak BARRENen Komunitatea atalean duten blogaren bidez ari dira informazioa zabaltzen. Asteon, Bizikletaren Adierazpen Europarrean jasota dauden konpromisoak ekarri dituzte blogera. Hemen duzue irakurgai.