'Jo' umorezko antzezlana emango dute barikuan Herriko Antzokian

Barren 2025eko azaroaren 27a

Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Egunaren harira, Jo antzezlana taularatuko du bariku honetan Magma Mia konpainiak, Elgoibarko Herriko Antzokian. 

Anduriña Zurutuza eta Beatriz Elgezabal izango dira aktore nagusiak, eta aspaldi elkar ikusi ez duten Sorkun eta Grego lagun minen paperak interpretatuko dituzte. Kalean topo egin eta kirola egiten duten bitartean ikerketa antropologiko bat eskainiko dute, umorea erabiliz. Erabiliko duten metodologia bizitzako istorioak izango dira. 

  • 20:30ean hasiko da ikuskizuna.