09:00etatik aurrera Elgoibarko baserrietako produktuak erosteko aukera egongo da, eta Aita Agirren, bestalde, beren eskulanak jarriko dituzte erakusgai eta salgai ArTalde artisau taldekoek. 11:00etan herriko harategietako produktuekin egindako pintxoak saltzen hasiko dira Dislegi Debabarrena elkartekoak txosnan, eta eguerditik atzera, umeentzako talo tailerra emango dute, Atxutxiamaikak eta Debemenek antolatuta. Taloak egin eta jango dituzte haurrek.
Hona iaz egin zuten feriako bideoa: