Guztira 118 bolarik parte hartu dute sei jardunalditan jokatu duten Euskal Herriko txapelketan, eta San Andres taldeko Jose Antonio Nuñez 'Txiki' gailendu da sailkapen nagusian, denera 30 txirlo botata. Gorka Bereziartua (Elgeta) izan da txapeldunorde, 25 txirlorekin; eta Javier Urkirik (MX3T A) osatu du podiuma, 22 txirlo bota eta gero. Euskal Herriko txapelketa lau alditan irabazitakoa den Angel Ibarluzea podiumaren atarian geratu da oraingoan; laugarren postuan, 20 txirlorekin. Xabier Loiolak sailkapen nagusiko hamargarren postua eskuratu du, 19 txirlorekin.
Bikotekako lehian hirugarren postua sailkatu dira Ibarluzea eta Loiola lehengusuak, 39 txirlorekin. San Andres taldeko Bittor Nuñez eta Jose Antonio Nuñez gailendu dira sailkapen horretan, 43 txirlorekin; eta Sebas Aranzabal eta Asier Azkarate izan dira txapeldunorde (40 txirlo).
Taldekako sailkapenean 21 talde lehiatu dira eta laugarren postuan sailkatu da San Migel A taldea. MX3T A taldeak, UDAk eta Elgetak osatu dute podiuma.
Emakumezkoetan UDA taldeko Isana Gorosabel gailendu da, 17 txirlo jota. Bigarrena Nerea Lete izan da, UDAkoa hau ere eta 12 txirlo jota; eta seigarren postuan sailkatu da Aitziber Olaizola (San Migel) elgoibartarra. (sailkapen guztiak)
Sailkapen orokorra:
- Jose Antonio Nuñez 'Txiki' (San Andres). 30 txirlo.
- Gorka Bereziartua (Elgeta). 25 txirlo.
- Javier Urkiri (MX3T A). 22 txirlo.
- Angel Ibarluzea (San Migel A). 20 txirlo
Bikotekako sailkapena:
- Bittor eta Jose Antonio Nuñez (San Andres). 43 txirlo.
- Sebas Aranzabal eta Asier Azkarate (San Joxepe). 40 txirlo.
- Xabier Loiola eta Angel Ibarluzea (San Migel A). 39 txirlo.
*Argazkiak: Goiena.