Memoria Historikoa berreskuratzen diharduen Elgoibar 1936 taldeak jakinarazi duenez, 1936ko gerrako gudari batenak izan daitezkeen arrastoak aurkitu dituzte Zirardamendi alboan dagoen Soartegainen.
Debabarreneko alkateek Debabarreneko baliabide turistikoak erakutsi dizkiete Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismo sailburuorde Itziar Epalzari, Mertxe Garmendia Turismo zuzendariari eta Arantza Madariaga Basquetourreko zuzendariari. Besteak beste, Mendaroko txokolate fabrika eta Elgoibarko Makina Erremintaren Museoan bisitatu zituzten atzo.
Martxoaren 1era aurreratu du Espainiako Auzitegi Nazionalak Arnaldo Otegi espetxetik aterako den eguna.
Pentsaera politiko ezberdineko pertsona askoren interesa piztu dute aste honetan hasitako Bakea eta bizikidetza jardunaldiek. Atzo, esaterako, Edurne Brouarden eta Marixabel Lasaren mahai-inguruak (argazkian) Kultur Etxeko aretoa bete zuen.
Dantza mugimendu terapian oinarrituta, gorputz espresioa lantzeko tailerra eskainiko du Uxue Pascual Esnaolak Mendaron.
Helburu denak beteta, Mintxeta Atletismo Taldea “oso gustura” gelditu da Mugertza krosaren 73. edizioak eman duen guztiarekin. Era berean, Elgoibarren bisitan izan diren Mamo Wolderen semeak eta alabak -Tabor eta Addis- ere hitz politak eskaini dizkiete antolatzaileei eurekin izan duten tratuagatik.
Administrazio publikoek, HAKOBA Hizkuntza Politika gaietarako Herri Administrazioen Koordinazio Batzordearen bidez, hizkuntza zigilu bat sortu dute, irudiaren bidez, herritarrak euskara naturaltasunez erabiltzera gonbidatzeko administrazioarekin dituzten hartu-emanetan. Elgoibarko Udalak bat egin du ekimenarekin eta txantxangorriaren irudia erabiliko du.
2-dean B-rotuz taldeko kideak erabat eskertuta daude herritarren erantzunarekin. Gerretatik ihesi dabiltzan errefuxiatuentzako neguko materiala jasotzeko deialdi espontaneoa egin ondoren, erantzuna berehalakoa eta demasekoa izan da: bi trailer beteko dituzte. Eta hori, baliabide faltagatik, bilketa aurreikusitakoa baino lehen amaitu behar izan dutela.
Sanlo eskubaloi taldeko bi taldek Gipuzkoako txapelketa irabazi dute. Deca Elgoibar kadete mutilen taldea eta Beristain Banaketak jubenil mutilen taldea dira txapeldunak. Bi taldeek Elgoibarren jokatu dute Euskal Ligako bigarren fasera sailkatzeko fasea, datorren asteburuan.
Egondo enpresako pintura-kabinan sute txiki bat piztu da 18:00ak inguruan eta behargin bat anbulantzian eraman behar izan dute.
Giro bikainarekin jokatu da gaur Nazioarteko Juan Mugertza krosaren 73. edizioa Mintxetan. Guztira 700 atleta inguruk hartu dute parte jokatu diren hamar lasterketetan. Nagusien mailan, Irene Chepet Cheptai keniarra izan da azkarrena eta Aweke Ayalew etiopiar jatorriko bahraindarra gailendu da gizonezkoetan, duela bi urte emakumezkoen lasterketa irabazi zuen Hiwot Ayalewren anaia, hain justu ere. (argazkiak dauzka)
Zortzi bikotek hartu zuten parte Euskal Herriko zortzigarren mus txapelketako Elgoibarko kanporaketan, eta Manuel Salegi eta Pedro Garate izan ziren irabazleak. Bikote irabazleak Gipuzkoako mus txapelketa jokatzeko txartela eskuratu zuen.
Tabor eta Addis Woldek gaur arratsaldean ezagutu dute euren aitaren omenez Mintxetan, -Juan Mugertzarenaren ondoan- jarrita dagoen oroigarria. Emozioz bizi dute unea, eta Elgoibarrera etortzen ziren aurreneko aldia den arren, berehala jabetu dira aitak, Mamo Wolde handiak, arrastoa laga zuela hemen.
Munduko zortzi kros onenen artean bigarrengoz (2016-01-19)
Iker Dorronsorok hartuko du Egoitz Mendizabalen lekua Haundiko entrenatzaile karguan.
Demaseko arrakasta izan du 2-dean B-rotuz taldeak martxan jarri zuen arropak jasotzeko kanpainak. Joan den martitzenean, urtarrilaren 19an, hasi zuten negu honetan gerretatik ihesi dabiltzan errefuxiatuei arropa bidaltzeko kanpaina, eta horrenbeste material jaso dute gordetzeko lekurik gabe geratu direla apenas.
Mugertza krosari buruzko lehen marrazki lehiaketa antolatu zuten Mintxeta atletismo taldeak eta Elgoibarko Udalak, eta sarituak jakinarazi dituzte. 2 eta 12 urte arteko 260 umek hartu dute parte lehiaketan. Atzo, berriz, Ludotekako eta Gaztelekuko erabiltzaileak bisitatu zituzten krosean arituko diren antxitxikarietako batzuek. (saritutako argazkiak dauzka)
Mendaron bizi den Patxi Galarraga arkitekto eta hirigileak munduari bira eman nahi dio 84 egunean, baina Donostiatik irten gabe. Ez da bere buruari jarritako erronka, “erronka kolektibo bat” baizik. Egitasmo honek Donostia 2016 Fundazioak antolatutako lehiaketa irabazi du.
Mendaroko santa eskeko batzordeak aurten astebete aurreratzea erabaki du baserriz-baserri eta kalez kale santa eskean ibiltzeko eguna. Urtarrilaren 30ean irtengo dira.
Master mailako lasterketetan arituko den Toyota Euskoauto txirrindulari taldea aurkeztu zuten joan den urtarrilaren 16an Elgoibarren. Ordiziako taldea den arren, lotura handia du Elgoibarrekin.
Bakean eta bizikidetzan sakontzeko jardunaldi batzuk antolatu ditu Elgoibarko Udalak datozen egunetarako. Urtarrilaren 27an, eguaztena, hasiko dira jardunaldiak 'Glencree' dokumentalarekin. Kultur Etxean. Marixabel Lasa eta Eduarne Brouard hizlariekin mahai-ingurua egingo dute emanaldiaren ostean.
Udazkenean Iparraldetik gurean jo zuen haizea poliki-poliki indarra galtzen joan bada ere, oraindik gure akorduan daude orduko irudi eta sentsazio asko eta asko. Eta, gainera, betiko gorde nahi ditugu guretzat. Horregatik prestatu dugu Haizea dator Iparraldetik! laburpen bideoa. Eire Vilak grabatu eta egin du bideoa, eta hamabost minutuko iraupena du.
Esbastikak margotu dituzte Mendaroko Garagartza elizako pareta, lur eta ateetan. Mendaroko Udala gaia ikertzen ari da, eta Ertzaintzari eman diote gertatutakoaren berri.
Bigarren urtez jarraian Nazioarteko Atletismo Federazioak (IAAF) osatutako kros lasterketen egutegian izango da Elgoibarko Juan Mugertza Nazioarteko krosa, munduko zortzi kros onenen artean, alegia. Gaur eguerdian aurkeztu dute. Faboritoen artean Tamirat Tola, Conselsus Kipruto eta Timothy Toroitich aipatu behar dira, gizonezkoetan, eta Netsanet Gudeta, Alemitu Heroye eta Irene Chepet emakumezkoetan. (atleta esanguratsuenen zerrenda dauka)
Free Otegi - Free Them All kanpainaren barruan hainbat euskal artistek elkarlanean osatu duten abestia eta bideoklipa aurkeztu berri dituzte gaur goizean. Jon Gurrutxaga eta Uxue Alberdi elgoibartarrak daude parte hartu duten abeslarien artean. (bideoa dauka)
San Anton Eguna izan zen domekan, hilak 17, eta hori dela-eta, gaurkoa jai eguna izan da elgoibartar askorentzat, tartean herriko ikastetxeetako iklasleentzat. Taberna eta komertzio gehienak itxita eta kaleak hutsik izan dira gaur. Asteburuan, baina, jende gehiago ibili da San Anton jaien harira antolatutako ekintzetan. (argazkiak dauzka)
2015. urteko atletarik onenak saritu zituen Espainiako Atletismo Federazioak, joan den zapatuan, Espainiako Batzorde Olinpikoak Madrilen duen egoitzan egin zuten galan. Maite Maiorak bi sari eskuratu zituen mendi lasterketen Munduko Trail Txapelketan lortutako zilarrezko eta brontzezko dominengatik.
Hotz-Elgoibar taldea sortu berri da gerretatik ihesi ari diren errefuxiatuei laguntzeko asmoz. “Ihesi dabiltzan errefuxiatuen krisiaren aurrean, ezin dugu beste aldera begiratu”, uste dute taldea eratu dutenek. “Honelako egoera baten aurrean gizatasunez jokatzeko beharra sentitzen dugu eta hainbat ekintza egiteko antolamenduetan murgilduta gabiltza”, gaineratu dute.
1994an berreskuratu zuen Elgoibarko Izarrak Santa Ageda bezperan baserriz baserri kantuan eta eskean irteteko ohitura, eta usadio zaharrari huts egin zioten lehen urtea izan zen iazkoa. Elurra mara-mara egin zuen eta ez irtetea erabaki zuten. Ondo bidean, eguraldiak laguntzen badu, otsailaren 4an irtengo dira aurten.