Elgoibarko gazte kuadrillak elkartu zituen Anbolo Egunak zapatuan. Panpin itxurarekin itzuli zen Anbolo loroarekin ibili ziren gazteak herriko kaleetan, jai giroan.
Gipuzkoako Futbol Federazioak 100 urte bete zituen atzo, eta kirolariak prestatzen egin duen lana aitortu dio Aldundiak. Lau taldek sortu zuten federazioa 1918ko apirilaren 25ean: Realak, Beasainek, Real Unionek eta C.D. Elgoibarrek.
Kimetz elkarteko kideek azaldu dutenez, sagardoaz eta janariaz nahi beste gozatu zuten, eta Uxue Alberdiren eta Unai Iturriagaren bertso saioarekin ere asetu ederra hartu zuten Bertso Barrikotean.
Mendaroko Pintxo Lehiaketaren 7. ekinaldian parte hartzeko izena eman duten ostalariak zein diren jakinarazi du Mendaroko Udalak.
Elgoibarko XVII. Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketa jokatu zen asteburuan, Gipuzkoako txapelketako ligaxkako azken jardunaldia. Finalak maiatzaren 12an eta 26an jokatuko dira eta Elgoibarko ordezkariak izango dira.
Tecnifuellek eta Decak moduan, Sanloko Arilan taldeak ere lortu du Lauko Finalerako sailkatzea. Asteburuan jokatuko dute Etxebarrin. Senior emakumezkoen Lauko taldeak, berriz, ezin izan du igoera fasean aurrera egin, penaltietan galdu eta gero.
Gaur, apirilak 23, Meka Lanbide Eskolan egin diete harrera Eurocom Smart Erasmus + proiektuko 26 pertsonei. Lanbide heziketako arlo soziosanitarioko irakasleek zein ikastetxeekin kolaboratzen duten enpresetako langileek eta ordezkariek hartu dute parte egitasmoan.
Hirugarren eta bigarren sailkatuaren arteko lehia banako berdinketarekin amaitu zen aurreko zapatuan Mintxetan. Haundik zaila du igoera kanporaketa jokatzeko sailkatzea.
Jose Gurrutxaga krosaren 25. ekinaldian parte hartu zuten 715 lagunek, domeka goizean, Elgoibarko kaleetan. Adinka eta sexuka banatutako hamahiru lasterketa izan ziren guztira (sailkapenak dauzka).
Beñat Astigarraga eta Gorka Etxaniz azkoitiarrek eskuratu zituzten lehen eta bigarren postuak, hurrenez hurren, Idotorbeko bolatokian jokatu zen Gipuzkoako 49. Hiru Txirlo Bola Joko Txapelketaren bosgarren jaurtialdian. Unai Loiola elgoibartarrak egin zuen hirugarren, eta sailkapen nagusiko lehen postuan jarraitzen du.
Euskal Herriko hamar musikarik eta abeslarik kontzertua eskainiko du Donostiako Kursaalean, Eskoziako, Galiziako, Frisiako, Irlandako, Galeseko, Kornualleseko musikariekin batera. Kontzertua apirilaren 28an izango da, 20:00etan.
Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadi aurkezleen sorlekuetan grabatu dituzte Herri Txiki, infernu handi saioko opor aurreko azken bi programak: Aiastian eta Billabonan. Aiastian, martitzenean izan ziren grabazio lanetan eta saioan azalduko denaren aurrerapen txiki bat egin dio Gurrutxagak BARRENi.
Herriko balkoiak eta leihoak apaintzeko lehiaketa antolatu du Elgoibarko Udalak. Epaimahaiak uztailean zehar ikusi eta baloratuko ditu balkoi eta leiho parte-hartzaileak, lore apainketa ederrenak saritzeko.
Herriko nerabe eta gazteentzako goitibeherak egiteko tailerra eta entrenamendu eguna antolatu ditu Elgoibarko Udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapeneko Sailak maiatzaren 5 eta 6ko astebururako.
Kiribil barraskiloa badator bueltan, neguko etenaldiaren ostean. Kiribil eta bere lagunak Maalako parkera azalduko dira gaur, umeei berain abenturak kontatzera eta beraiekin jolastera.
BARRENeko azal-orrian agertu diren lagun guztiak eta gehiago batuko ditugu Kalegoen Plazan, maiatzaren 25ean.
Apirilaren 23a Liburuaren Nazioarteko Eguna da, eta horren harira, hainbat jarduera antolatu dituzte Gotzon Garate Udal Liburutegian.
Sinuosek antolatuta, The Riff Truckers Bizkaiko rock&roll taldeak kontzertua eskainiko du barixakuan, apirilak 20, Kultur Etxeko Sotoan.
Iban Fernandez elgoibartarrak duela bi urte eginiko Iban 2-dean erronka solidarioa dokumental batean jaso zuen Julen Ansolak. Morkaikoren mendi emanaldien zikloaren barruan eskaini zuten 2016an, Herriko Antzokian. Orain, 2dean taldekoek Youtubera igo dute nahi duten guztiek ikusteko aukera izan dezaten.
Apirilaren 22an, domekan, jokatuko da Elgoibar ikastolak urtero antolatzen duen Jose Gurrutxaga krosaren 25. ekinaldia.
Joan zen ostegunean billkura berezia egin zuten Elgoibarko jubilatu eta pentsiodunek Herriko Antzokian, besteak beste ordura arteko protesta-ereduarekin jarraitu ala ez erabakitzeko.
Udaleku irekiak antolatu ditu Mendaroko Udalak HH3 eta LH6ko neska-mutilentzat. Interesatuek apirilaren 30a arteko epea dute izena emateko.
XVIII. Gazteen Gipuzkoar Aurresku eta XVII. Gazteen Soinu Zahar (Neskatxena) Txapelketako ligaxkaren jardunaldia jokatuko da asteburuan, Elgoibarko Herrriko Antzokian. Inazio Bereziartua eskolako zortzi ikaslek egingo dute dantzan.
Haundi futbol taldea maila igoera lortzeko lehian bete-betean sartuta dago, are gehiago azken jardunaldian Azpeitian jokatutako partidan Ikasberri taldeari 0-1 irabazi ostean. Klubeko arduradunek eta Haundiko jokalariek zapatuan Mintxetara joateko dei egin diete zaleei.
Elgoibarko Udalak jakinarazi duenez, gazteen adin tartea zabaldu dute etxebizitzak alokatzeko diru-laguntzak izan ditzaten. 18 eta 35 urte bitarteko gazteek eskatu ahal izango dute-laguntza orain, adin tartea 31 urtetik 35 era igo baitu Udalak.
Miguel Vargas Arnaiz zenak errekonozimendua jaso du erail zutenetik 82 urtera. Tolosar errepublikanoa 36ko Gerran hil zuten Burgoseko Rabanera del Pinar herrian. Aranzadik deshobiratu zituen Vargasen gorpuzkiak eta Iñigo Urkullu Lehendakariak familiartekoei entregatu dizkie gaur, Elgoibarko Duintasunaren Kolunbarioan atseden har dezaten.
Uxue Alberdi idazle, kazetari eta bertsolari elgoibartarra elkarrizketatuko du Ainara Argoitia kazetariak Mendaroko Udal Liburutegian, eguen honetan, apirilaren 19an.
Gipuzkoako hiru txirlo bola-joku txapelketako bosgarren jardunaldia jokatuko dute zapatuan (apirilak 21), Idotorbeko bolatokian. Unai Loiola elgoibartarra sailkapen orokorreko lidergoan ailegatuko da tiraldira.