Sailkapenaren zulotik irteteko borrokan aurkari zuzen baten kontra jokatu zuen Gaurve Asesores eskubaloi taldeak, ligako 17. jardunaldian. Urrearen balioa duen garaipena eskuratu zuten Iruñean, BM Loyola taldearen aurka. Aldiz, Alcortari azken segunduetan ihes egin zion eskura izan zuen garaipenak.
Urazandi eta Jausoro artean dagoen oinezkoen pasabidera eta N-634 errepidera mendi magaletik eror daitezkeen harriak eta bestelakoak eusteko metalezko babes hesia berritu dute.
36ko gerran hildako herritarren zerrenden datu basearen online bertsioa jarri du martxan Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen institutuak. 20.970 hildako pertsonaren datuak jarri dituzte kontsultagai, eta horien artean daude 91 elgoibartar eta 11 mendaroar.
Aurreko egunetako datuekin alderatuta kutsatzeak nabarmen jaitsi ziren atzo Debabarrena eskualdean.
Gaurgeroak, Hego Euskal Herriko pentsiodunen koordinakundeak deituta, manifestazioak egingo dituzte zapatuan (otsaikak 13) Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean. Elgoibarko Pentsiodunen Mugimenduak bat egin du deialdiarekin eta manifestazioa antolatu dute.
Elgoibarko Udalak diru-laguntzak emango dizkie Udako Euskal Unibertsitateak otsailetik maiatzera bitartean emango dituen ikastaroetan parte hartzen duten herritarrei.
Ostalarien elkarteek otsailaren 4an jarritako helegitea aintzat hartu du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak eta zabaltzeko aukera izango dute eremu gorrian dauden udalerrietako ostatuek. Hortaz, eragin zuzena edukiko du eremu gorrian eta itxita dauden Elgoibarko eta Mendaroko ostalarientzako.
Elgoibarrek du intzidentzia-tasa altuena Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 5.000 biztanletik gorako herrien artean. Atzo beste 17 positibo zenbatu ostean, 1291,16an dago intzidentzia. Mendaron hiru positibo berri zenbatu zituzten atzo.
Zergaitik aurten ez dago griperik? Ana Galarraga Elhuyarreko zientzia dibulgatzaileak azaldu du aste honetako Koronabirusaren Gakoak ataleko bideo-pilulan.
Egoerak behartuta 2020ko Gipuzkoako Lokotx Biltze Txapelketa aurten jokatu dute, joan den zapatuan, hain zuzen ere, eta lekua ere ez zen aurreikusitakoa izan.
UEMAk, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, laugarren urtez jarraian antolatuko ditu Salto! udalerri euskaldunetako gazteen topaketak.
“Debabarrena STEAM”, eskualdeko gazteen artean bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzeko eta bereziki nesken parte-hartzea bultzatzeko helburua duen ekimenaren barruan, hainbat ekimen antolatu ditu Debegesak, STEAM Debabarrena Foroaren eragileekin elkarlanean, datorren otsailaren 11an ospatzen den Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunaren harira.
IMH Fabrikazio Aurreratuaren eta Digitalaren Campusak Zitu enpresarekin elkarlanerako hitzarmena sinatu du, Industria 4.0 eraldaketan hasitako bidean.
Osasun Sailak "herri gorrien" zerrenda eman du jakitera, eta 5.000 biztanletik beherako herrien kasuan, Mendaro ageri da berriro ere. Elgoibarren 23 kasu positibo zenbatu dituzte joan den asteburuan, aurreko asteburuan baino 12 gutxiago, eta eremu gorrian jarraitzen du hamabostgarren egunez.