'Arizona' antzerkia taularatuko dute barikuan, Herriko Antzokian

Barren 2025eko azaroaren 19a

Txalo Produkzioak taldearen obra da 'Arizona', eta George eta Margaret senar-emazteen paperean arituko dira Jon Plazaola eta Aitziber Garmendia.

Arizona antzezlana ikusteko aukera izango da Elgoibarren, barikuan, Herriko Antzokian (19:00). 

Juan Carlos Rubiok idatzi zuen Arizona antzezlana, 2005ean. Garai hartan, Amerikako Estatu Batuetako (AEB) herritarrei deia egin zitzaien mugara joan zitezen, etorkinen etorrera gelditzen laguntzera, eta hogei urte geroago, gaiak gaurkotasun handia izaten jarraitzen du. Antzezlaneko protagonistak, hain zuzen, George eta Margaret dira, Arizonako basamortura joango den bikotea, muga zaintzera. Kepa Errastik eta Esteban Roelek zuzendutako antzezlanak migrazioa, mugak, diskurtso politikoak edota obedientzia bezalako gaiak ditu hizpide, eta umoretik heltzen die guztiei. 75 minutuko iraupena du. 

Honela dio sinopsiak: Georgek eta Margaretek beren mugak defendatu behar dituzte. Bizilagunak hor daude, zelatan, deskuidurik txikienean noiz gurutzatuko zain, baina adi egon behar dira, ezin dute guardia jaitsi. Halako batean, Margaret galdera asko egiten hasiko da, gehiegi, eta haien bizitza komikoa guztiz aldatzen hasiko da. Juan Carlos Rubioren testuan oinarrituta dago obra, eta mugei, migrazioari, giza ergelkeriari eta manipulazioaren mugei buruzko gogoeta egiten du, bizitzaren basamortuan galdutako bi gizakiren arimaren erretratu tragikomikoa izateaz gain. 

Sarreren informazioa:
  • Sarrerak webgunean erosteko: herrikoantzokia.eus
  • Leihatilan: larunbatetan 19:15–21:30, eta antzerkia egun berean geratzen badira.
  • Prezioak:
    o Orokorra: 10 €
    o Gazte-txartela dutenak / +65 urte: 3 €