Aubixako ugazaba Maritxu Loiola elkarrizketatu dute 'Berria' egunkarian

Barren 2025eko azaroaren 24a

Aubixa baserriko Maritxu Loiola (Elgoibar, Gipuzkoa, 1948) elkarrizketatu du Ane Insausti Barandiaran kazetariak Berria egunkarirako. Argazkian: Maritxu Loiola ikastolako ume talde batekin, Kilometroak jaiaren harira egindako argazkian

Modu honetan aurkeztu ditu kazetariak Aubixa baserria eta hango ugazaba Maritxu Loiola: "Ez da zaila haur saldo bat bertan pozik irudikatzea: futbol zelai handi bat, bi aterekin; tenis zelai txiki bat, sare eta guzti; bi zabu, elkarren ondoan. Eta arkupera jaitsita, futbolinak eta ping-pong mahaiak. Baserri izandakoa da Aubixa. Urteak dira, ordea, euskal giroan murgiltzeko barnetegi moduan funtzionatzen duela, euskarari aterpea emateko. Bertan jaioa da Maritxu Loiola (Elgoibar, Gipuzkoa, 1948). Bizitza osoa eman du euskararen alde lanean, eta, urrian, Elgoibarko Kilometroetan, omenaldia egin zioten hori eskertzeko. Txatalez txatal hasi da bere bizitzako atalak kontatzen, sutondoaren berotasunean".

Hona hemen elkarrizketa osoa irakurgai.