Gimnasia erritmikoko denboraldiari amaiera emango dio Espainiako Txapelketak. Castellonera joan aurretik, Torneo Internacional Estrellas de la Gimnasia izeneko txapelketan lehiatu ziren Ipuruako hainbat talde, joan den asteburuan, Oviedon (Asturias, Espainia). Etxeberria jubenil kategoriako taldearekin lehiatu zen; eta zapatuko saioan laugarren postua lortu eta gero, hirugarren postua eskuratu zuten domekan jokatu zuten finalean.