Julenek bere elkartearen laguntza eskaini digu eta lehen kontaktu horretan Gipuzkoako bidegorriei buruzko informazio txostena partekatu du gurekin. Informazio hau oso baliagarria izango da guretzat eta arretaz aztertuko dugu.
Larunbatean, gure taldeko kide batek berarekin elkartu eta hitz egiteko aukera izan zuen. Gure taldearen ibilbide motza eta helburuak azaldu zizkion eta berak bere iritzia eta gomendioak eman zizkigun. Horregaitik, hemendik Julen eta Kalapie elkarteari eskerrak eman nahi dizkiogu eta beraien jarrera txalotu.
Besteak beste, azaldu zigun Kalapiek, Donostiako Miracruz kalean bidegorri bat sortzearen alde sinadura-bilketa kanpaina abian jarri zuela 2024ko abenduan. Guk egin dugun moduan, han ere, kanpainak harrera ona izan zuen Donostiarren artean. Horrek erakutsi zuen donostiarrek azpiegitura hori ahalik eta azkarren gauzatzea nahi zutela. Kalapiek 1.200 sinadura baino gehiago bildu zituen kanpaina abiatu eta hilabete baino gutxiagora; eta hiru hilabetetako epean 1.500 sinadura lortu zituzten, batez ere Donostiako hiritarren artean.
Juleni gure kanpainaren datuak elkarbanatu genizkionean harrituta gelditu zen lehen bost egunetan lortutako sinadura kopuruarekin eta herritarren babes hori gero lagungarri izango zaigula bai udaletxeekin eta baita Aldundiarekin izango ditugun bileratarako.
Hasiera batean, helburua, 1.000 sinadura kopurura iristea bazen ere, helburua azkar lortu dugu. Herritarren bidegorri gosea argerian geratu da, sinadura-tsunamia ikaragarria izan da! Bost egun besterik ez dira behar izan 1.000 sinadura lortzeko. Horregatik, ekimenarekin jarraitzea erabaki dugu, izan ere, sinadura bakoitzak esanahi handia du guretzat eta herritarren babesa izateak bidegorriaren aldeko taldea sortzearen erabakia zuzena izan dela erakutsi digu.
Hasi besterik ez gara egin. Gauza asko daude egiteko eta laguntza beharko dugu. Distantzia luzeko lasterketa bat bezela hartuko dugu, beraz prixarik gabe baina etenik gabe jarraitzen saiatuko gara. Gurekin kontaktuan jartzea nahi duenak bidegorrianoiz@gmail.com helbidera idatzi dezake.
Norbait Elgoibar, Mendaro eta Deba arteko bidegorriaren proiektuak azkartzearen alde badago eta sinatzeke badago oraindik, hurrengo estekan egin dezake:
Gauza gehiago eta interesgarriak dauzkagu kontatzeko, baina hori hurrengoan izango da. Adi egon mesedez!!