1976

Aittola-Zahar jatetxean bazkaltzen

Erabiltzailearen aurpegia Erretratu zaharrak 2025eko azaroaren 14a

Jesus Aizpuruak lagatako erretratu hau 1976 urte ingurukoa da, Aittola-Zahar jatetxearen aurrean ateratakoa. Lantoki desberdinetako lagunak bildu eta bazkari ederra egin zuten bertan.

Hauek dira argazkian ageri diren herritarrak:

  • Ezkerretik eskumara: Jose Luis Zubiaurre Txillarre, Adolfo Lobete, ezezaguna, Gillermo Monreal Txikixa, Jose Luis Zabaleta Aspe, Manolo Lopez Barki, ezezaguna, Jose Ramon Larrañaga Elusu, Maria Josefa Izagirre (Aittola-Zahar), Santiago Ibarra Chanber, Tiburcio Zubizarreta Armai-txiki.
  • Makurtuta: Pintxo txakurrarekin jolasean Luis Elustondo Maiorta, Luis Isasmendi Aguas, Jose Esnaola Muxillo eta Jesus Narbaiza Elus.