Azaroaren 7an ireki zuten Jaizkibelgo geoformak izenburuko erakusketa, eta azaroaren 22ra arte bisitatu ahal izango da erakusketa, ondorengo ordutegian: astelehenetik zapatura 18:30etik 20:30era.
Guineak naturaren eta argazkilaritzaren zale amorratua dela dio bere buruaz. Jaizkibelgo itsaslabarra du gune kuttunetako bat, dituen bi zaletasunak uztartzeko leku ezin hobea dela-eta. Agertoki natural eta magikoa dela dio, eta azken hamabi urteetan makina bat alditan izan da han, naturaz gozatzen duen bitartean horrenbeste gogoko dituen geoformen peskizan. "Inguru hori harribitxi bat da Europako itsasertz guztian, naturaren lan bat. Munduan ez dago beste inon Jaizkibelen halako paramoudren kontzentraziorik, eta horregatik pizten du horrenbeste geologoren arreta", dio. Jaizkibelgo hareharrian paramoudra izeneko egitura bereziak daude, munduan hobekien kontserbaturik dauden kontzentrazio ugari eta handiena
Bere erakusketa honi dagokionez, Guineak dio animaliak, aurpegiak edo bakoitzak imajinatu nahi duena agertzen diren forma bitxien esentzia harrapatu nahi izan duela. Irudimenari irekia dagoen erakusketa da.

