1949

Elgoibar Txiki futbol taldea

Erabiltzailearen aurpegia Erretratu zaharrak 2025eko azaroaren 21a

Bittor Arrietak lagatako erretratua 1949. urtekoa da, Eibarko Ipurua futbol zelaian ateratakoa. Bertan agertzen den taldea Elgoibar Txiki futbol taldea da. Elgoibar Txiki, Elgoibarko bigarren futbol taldea zen, lehena Elgoibar Haundi baitzen. 

Elgoibar Txiki taldea oso famatua eta estimatua izan zen herrian. Talde horretatik ia jokalari gehienak pasatu ziren “ekipo handira”. Hauek dira erretratuan agertzen diren herritarrak:

  • Zutik, ezkerretik eskumara: Ramon Arozena, Bittor Arrieta, Pedro Gallastegi, Alberto Loiola, Jose Azkoitia eta Jose Antonio Goikoetxea.
  • Behean: Jesus M. Izagirre, Bizente Zubiaurre, Iñaki Gorostiza, Manolo Gil eta Luis M. Eguren.