Indarkeria matxistaren kontrako aldarriak hartuko ditu kaleak azaroaren 25ean

Barren 2025eko azaroaren 24a

Indarkeria matxistaren kontrako nazioarteko eguna da azaroaren 25a, eta horren harira hainbat ekitaldi antolatu dituzte eragileek azaroan zehar. Izan dira hitzaldiak, antzerkiak edota ipuin kontaketa saioak, baina martitzenean kalera aterako dute indarkeria matxistaren kontrako aldarria. 

Elgoibarko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute 19:00etan Kalegoen plazan. 

Emakume Feministen Asanbladak (EFA) ere ordu bererako antolatu du manifestazioa. 19:00etan abiatuko da Kalegoen plazatik. Indarkeria matxistaren kasuei buruzko datuak oso kezkagarriak direla nabarmendu dute asanbladatik. Azken urtean sei emakume hil dituztela azaldu dute, eta emakumeen erdiek eraso matxista kasuren bat jasan dutela bizitzan zehar; Emakundek Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Foru Aldundiekin eta Eudelekin abian jarri duen kanpainan jakitera eman dituzten datuei erreferentzia eginez. Kanpaina horretarako erabili duten azterlanaren arabera, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan bizi diren 16 eta 85 urte bitarteko emakumeen %48,2k noizbait pairatu du indarkeria motaren bat bikote barruan edo bikotetik kanpo, eta bitik batek bizitzan zehar. Salaketak kasuen %15era iristen ez diren arren, emakumeen %80ak dio indarkeria jasaten ari dela lagunen, senideen eta inguru hurbilaren aurka. 
Elgoibarko Emakume Feministen Asanbladatik nabarmendu dute indarkeria matxista ezin dela ikusezin bihurtu, eta konplizitate isilak ez direla onargarriak. Hori dela eta, herritarrei manifestazioan parte hartzeko deia egin diete. Nahi duenak argi txikiak eraman ditzake ibilbidean zehar. 

Mendaron, 18:00etan

Mendaron ere hilabete osoan zehar egin dituzte ekintzak Itaiak antolatuta, eta martitzenean itxiko dute egitaraua, elkarretaratzearekin. 18:00etan izango da, Herriko Enparantzan.

Ekitaldi sorta Elgoibarren

Elgoibarko Udalak herritarrak gonbidatzen ditu Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren (Azaroak 25) inguruan antolatu dituen ekintza ezberdinetan parte hartzera. Azaldu dutenez. ekimen horiek kontzientzia piztea, hausnarketa sustatzea eta indarkeria matxistaren aurkako jarrera irmoa erakustea dute helburu. Hona Elgoibarko Udalak antolatutako ekintzen egitaraua:

EGITARAUA
Azaroak 24, Astelehena
    • 18:00etan: Hausnarketa saioa: INDARKERAI BIKARIOA (Loredi Salegi).
        Lekua: Lila. (Emakumeentzat, ele bietan).
    • 19:00-20:00: Ipuin kontalaria (Helduentzat): ZER DARAMAGU EMAKUMEOK POLTSAN? (Ines Bengoa).
        Lekua: Aita Agirre kulturguneko areto nagusia.

Azaroak 25, Asteartea
    • 19:00etan: EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNEKO ELKARRETARATZEA.
        Lekua: Kalegoen plaza.

Azaroak 28, Ostirala
    • 18:30ean: 7. ARTEARI BURUZKO KAFE TERTULIA.
         Lekua: Lila.
    • 20:30etan: JO! Antzezlana.
         Lekua: Herriko Antzokia.