Hilaren 29an egingo du denboraldiko lehen landaketa Baso Biziak taldeak

Barren 2025eko azaroaren 19a

Baso Biziak taldekoek azaroaren 29an egingo dute denboraldiko lehenengo landatzea, Muskirutzuko magalean. 

9:00etan elkartuko dira Mintxetako aparkalekuan, eta autoz gerturatuko dira landaketa gunera. Mendiko jantzi eta oinetakoak eramateko eskatu dute arduradunek, eta ura ere norberak eraman beharko du etxetik. Eskularruak eta lanerako erremintak eurek jarriko dituzte.

  • Landaketan parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute info@elgoibarkobasobiziak.org. Izen-abizenak, herria eta adina zehazteko eskatu dute antolatzaileek. Azaroaren 27a baino lehen izena emateko eskatu dute.