Elgoibar Lagunkoiako talde eragileak gaien eta erronken arabera lan egingo du, herritarrak gehien kezkatzen dituzten premiei jarraituta. Lehenengo lan-ildoen artean, honako hauek nabarmendu dituzte: ibilaldiak eta topaketa informalak, eguneroko harremana errazteko; belaunaldienarteko solasaldiak eta hitzaldiak, esperientziak eta ikaskuntzak partekatzeko; elkarri laguntzeko sareak, pertsonen arteko konfiantza eta zaintza indartzeko; eta, azkenik, sentsibilizazio-kanpainak, gizarte-loturen garrantzia nabarmentzeko.
Ekintza Planaren jarraipena egingo dute hiru hilean behin, eta 2027an ebaluazio orokor bat egingo dute aurrerapenak neurtzeko eta hurrengo urratsak definitzeko.