San Agustin kulturgunean eman zuen kontzertua Irazokik, eta besteak beste, Gitarra Lekeitioak bere azken laneko kantuez gozatzeko aukera izan zuten bertaratu zirenek. Gararock taldekoek antolatu zuten kontzertua, Udalaren babesarekin eta Uztargi tabernaren laguntzarekin, eta ostiralekoarekin itxitzat eman dute aurtengorako aurreikusita zuten egitaraua. Hona hemen Alessandra De Schmidtek bidalitako argazki sorta bat.