Elurrak mendi gainak zuritu ditu Elgoibar inguruan

Barren 2025eko azaroaren 21a

Gaur goizean elurtuta esnatu dira Euskal Herriko hainbat herri, mendi eta mendate. Gurean ere bota du elurra, baina mendi puntetan bakarrik.

Karakate eta Irukurutzeta arteko mendigaina zuritu du denboraldeak, Juanan Martinek grabatu eta bidali dizkigun irudiotan ikus daitekeen moduan. Zero azpiko tenperaturak eta paraje elurtuekin egin du topo Muneta eta Akelar mendien gailurrean. Kalamua ingurua ere zuritu du elurrak.

Negu giroko udazkeneko lehen denboralea iritsi zaigu asteon, eta sasoian sasoikoaren zaleek gogoz hartu dituzte hotza eta elurra, luzatzen ari baitzen udakoa zirudien giroa. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak abisu hori bikoitza jarri du indarrean aste honetan: eguazten eguerditik gaur arte egon da indarrean elur-arriskua dela-eta ezarri duten abisu horia. Elur kota 500 metrora edo hortik behera koka zitekeela abisatu zuten, eta halaxe izan da hainbat lekutan.