Mendaron eta Deban izan ezik, eskualdeko gainerako herrietan gora egin zuen langabeziak martxoan.
Ronan Auge (UC Nantes Atlantique) eta Aimar Madina (Ulma) txirrindularien arteko esprintean erabaki zen domeka arratsaldean, junior mailako txirrindularientzako Valentin Romeraren Oroimenezkoa.
Amurrio eta Donostia artean 2.500 kilometro egin eta gero, milaka lagunen berotasunarekin amaitu zen atzo 22. Korrika, euskararen aldeko lasterketa. Gaur, berriz, Korrika "oso garrantzitsua" izan den honen balorazioa egin dute AEK-ko arduradunek.
Rayo Vallecano eta Realak maiatzaren 1ean Madrilen jokatuko duten Ligako partidarako hegaldia, hotela, bazkaria eta partida ikusteko sarrerak zozkatu ditu Club Deportivo Elgoibarrek.
Gotzon Garate Udal Liburutegiak 'Oporretan irakurri' izeneko argazki lehiaketa antolatu du. Adin guztietako herritarrek hartu dezakete parte, eta saria tablet bat izango da.
Gazte mailako gipuzkoar erako aurresku txapelketaren laugarren jardunaldia jokatu zuten zapatuan Lezon, eta egindako lanarekin gustura itzuli dira dantzari elgoibartarrak.
Meka Lanbide Hezkuntzako Ikastetxeak eta Jubilatuen Biltokiak digitalizazio proiektu bat jarri dute martxan elkarlanean.
Haritz Euskal Dantzari Taldeak eskatuta, Errosarioko ezpata-dantzaren horma irudia margotzen ari da Udane Juaristi margolari azkoitiarra Errosario kalean.
Arno Guraso elkarteak antolatuta, Kilimon errekaren berezitasunak ezagutzeko aukera izan zuten mendaroarrek aurreko domekan, 'Mendaro herria ezagutzen' egitasmoaren barruan.
Nazioarteko Harremanak ikasi ditu Leyre Castrok (Elgoibar, 1997) Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Erasmus programaren bitartez joan zen Poloniara 2018an, ikasketen hirugarren mailan. Urtebetez egon zen Krakovian, eta berriz itzuli zen Bilbora, ikasketak amaitzera. Ondoren, masterra egitera joan zen berriz Krakoviara. Praktikak Armenian egin nahi zituen, baina han gerra piztu zenez, Varsoviara joan zen. Nazioarteko Segurtasuna eta goi mailako politika ikertzen duen enpresa batean egin zituen praktikak, eta momentuz Polonian geratzea erabaki du, Europa ekialdeko herrialde post-komunistetako politika interesatzen zaiolako. Ukrainako gerra gertutik bizi du, beldurrez une batzuetan, kezkaz beste batzuetan, eta bere lanari lotuta, interesez ere bai. Ukrainako errefuxiatuei laguntzeko hainbat ekimen burutu ditu, eta horren berri eman digu.
Izan da pandemiak sormena kamustu dionik, baina izan dira bestelakoak ere. Horixe da gaur Maraca Diablo osatzen dutenen kasua. Pandemia betean, itxialdiaren gogorrenean, sortutako piezekin eta gerora etorritakoekin ondu dute disko berria bost lagunek: Ina Iriondok (ahotsa, gitarra eta teklatuak), Josu Iriondok (baxua), Asier Etxanizek (gitarra eta ahotsa), Anita Perezek (ahotsa eta sintetizadorea) eta Rafa Furnierrek (bateria eta perkusioa).
Euskal Herriko Itzulirako Elgoibarren ostatu hartuta dauden Euskaltel-Euskadi eta Education First Pro txirrindularitza taldeetakoen kamioietan izan ziren atzo Elgoibarko Lagun Taldeko txirrindulari gaztetxoak.
Irakurzaletasuna eta liburuekiko interesa sustatzeko eta euskara hauspotzeko, 'Letren harietatik jolasean' irakurketa kluba sortu du Arno Guraso Elkarteak Mendaro ikastolako HH5etik LH6ra arteko ikasleentzat, Mendaroko liburutegiaren laguntzarekin.
Gero eta onartuago dugu tabakoa oso eragile kutsatzailea dela. Erretzaileen zein erretzaile pasiboen osasunerako kaltegarria izateaz gainera, planetan ere kalte handiak eragiten ditu, eta guzti horretaz ohartarazteko 'Eman arnasa planetari, erretzeak kutsatzen du" argazki-lehiaketa abiatu dute Debabarreneko ESItik.
Elgoibarko Udalak eta Elgoibarko Izarrak hitzarmena sinatu dute, eta horri esker 184.000 euroko dirulaguntza jasoko du euskara elkarteak, 2022an zehar euskararen erabilera sustatzeko ekintzak eta haurrentzako aisia hezitzaileko egitasmoa finantzatzeko.
Martitzenean, apirilaren 5ean, Elgoibarko kaleetan egin zuten Korrika Txikia jaso dugu honako bideoan.
Munduan euskaraz, euskara munduan. Elgoibartar askok bizi dute euskal kultura Euskal Herritik kanpo ere, kasu honetan, Asian. Joanes Røsø eta Ane Kortaberria elgoibartarrek Hego Koreako hiriburua den Seulen egin dute euskararen aldeko Korrika.
Zapatuan, apirilaren 9an Euskal Herriko Itzuliaren azken jokatuko dute, eta lasterketa Elgoibartik eta Mendarotik igaroko da.
Atxutxiamaika eta Udal Ludoteka udaldiko aisia eskaintza antolatzeko lanean ari dira dagoeneko. Aste honetan bertan egin dituzte umeekin bilerak euren gustuko eskaintza prestatzeko, eta bilera horiek eman dutena aztertu ondoren zabalduko dute udaldiko eskaintzan izena emateko epea.
Club Deportivo Elgoibar kirol taldeko bazkideen ezohiko batzarra izango da apirilaren 11n, barikua, Kultur Etxeko hitzaldi gelan (19:00).
Igoera faseko azkenaurreko jardunaldian ziurtatu du Alcorta Forging Group eskubaloi taldeak Lehen Nazional mailarako igoera kanporaketetak jokatzeko sailkatzea.
Elgoibarko Odol Emaileen Elkartetik jakinarazi dute bariku honetan, apirilaren 8an, egingo dituztela odol ateratzeak Elgoibarren, jubilatuen lokalean.
Noa & The hell drinkers talde donostiarrak kontzertua emango du bariku honetan, apirilaren 8an, Elgoibarko Herriko Antzokian. Eta ez dira bakarrik etorriko: beraien inguruko hainbat musikari ere izango dira oholtzan.
Pintxo lehiaketa antolatu du Mendaroko Udalak astebururako, zapatu eta domekarako, eta hiru tabernak parte hartuko dute.
"Go!azen" telesailak udan kaleratu ohi duen udako-abestiaren letra sortzea proposatu die eitb-k euskal ikastetxeei eta bertso-eskola guztiei. Ekimenean parte hartu du Elgoibar Ikastolak eta nola egin duten jaso dute Euskal Telebistakoek, parte hartzeko asmoa duten gainerako ikastetxeei erakusteko.
2022ko Korrikak apirilaren 1ean zeharkatu zuen Elgoibar, euskararen aldeko aldarri eta oihuekin. Elgoibarko eta Mendaroko 27 lekuko eramaleen ibilia eta elgoibartarrek Korrikari eginiko harrera beroa batu ditugu honako laburpen-bideoan.
Eibarko foball-zaletuaren 40. edizio jokatzen dihardute bailarako hainbat futbolari afizionatuk, eta bi jardunaldiren faltan eskuratu du Ligako titulua Bar Txoko taldeak.
Hamaikasax saxofoi jotzaile gazteen lehiaketa izan zen asteburuan Inazio Bereziartua musika eskolan, eta arduradunek esandakoaren arabera, giro onean joan zen.