Zuhaitz Eguna ospatu dute Elgoibarren Ikastolako eta Herri Eskolako LHko ikasleek. Urruzunon, Albitxuriren magalean landatu dituzte zuhaitzak Udal Brigadako langileek lagunduta. (argazkiak dauzka)
Elgoibarko Udaleko eta Mankomunitateko ordezkariak herriko merkatariekin eta ostalariekin bildu dira herriko merkataritza eta ostalaritza establezimenduei hondakinen kudeaketari buruzko azterketaren emaitzak aurkezteko.
Debabarreneko udalek bi ekimen abiaraziko dituzte Debegesaren bitartez gazteen enplegua sustatzeko. Batetik, 20 eta 35 urte bitarteko “gazte kualifikatuei” zuzendutako Hazilan egitasmoa; eta, bestetik, Debabarreneko Enplegu Anezka. Azken honek 25 gazte hartuko ditu, 18 urtetik 29 urtera bitartekoak gizonen kasuan eta 34 urte artekoak emakumeen kasuan.
Martin Hernandez Beitia saltakariak zilarrezko domina eskuratu du 600 metroko lasterketan, joan den asteburuan Oviedon jokatu dituzten pista estaliko Espainiako atletismo txapelketan, kadete mailan. Helmugako argazkiak erabaki zuen irabazlea, segundo-ehunen bateko aldea atera baitzion irabazleak bigarrengoari. (bideoa dauka)
![]() |
![]() |
Arabako Kantzerraren Aurkako Elkarteari laguntzeko kontzertua eskainiko du Elgoibarko Udal Musika Bandak Pagos de Leza upeltegian (Leza, Araba), martxoaren 19an. Bodegak ehunka kriantza ardo botila etiketatu ditu Elgoibarko musikarien irudiarekin.
Epaileak Martuteneko kartzelara bidali zuen martxoaren 7an Ainara Ladron elgoibartarra, martxoaren 18an epaiketa Donostiako Lurralde Auzitegian egin arte. Martutenen zeuden berarekin batera epaitu behar dituzten beste bi gazte (Naroa Ariznabarreta eibartarra eta Aritz Azkona arrietarra). Sare sozialen eta naiz.eus bidez zabaldutako informazioaren arabera, emakumezko biak Logroñoko espetxera urrundu berri dituzte eta gizonezkoa Valladolidera, epaiketa barixaku Donostian honetan izango bada ere. Ainara dagoeneko Logroñoko kartzelara iritsi da.
Pilota Egunaren 19. edizioa antolatu du Elgoibar Ikastolak zapaturako (martxoak 12). 6 eta 12 urte bitarteko 48 umek hartuko dute parte Kalegoen plazako frontoian jokatuko dituzten partidetan.
Bi antzezlan izango dira asteburu honetan Elgoibarren, helduentzat bat eta umeentzat bestea. Barixakuan (martxoak 11) Datorren urtean hobeto izeneko lana antzeztuko dute Itziar Urretabizkaiak, Ainhoa Garaik eta Iraitz Lizarragak. Domekan, berriz, Azken Eguzkilorea umeentzako antzerkia eskainiko dute.
La Sexta telebista kateak hamar urte beteko ditu aurten, eta urteurrena ospatzeko saio berezia prestatzen dihardute. Euskal Herriko toki esanguratsu bat behar zutela-eta, Elgoibarko Kalegoen plaza aukeratu zuten eta hainbat herritarren iritziak grabatzen aritu ziren atzo.
Mikel Aramendik eskaini zuen hitzaldiarekin hasi zen atzo, hilak 9, Elgoibarko Gazte Asanbladak antolatutako errefuxiatuei buruzko zikloa. Gaur, berriz, Greziako Lesbos irlan boluntario egon den Elgoibarko Iñaki Iraolak bere esperientziaz arituko da Sutegixa gaztetxean.
Garai bateko sasikopotzu ohitura zaharrari lotutako Motxaila eguna, neguko azken zapatuan, ospatuko dute Mendaron Zerua motxailen aterpe lelopean. Aurten egun horretako jai giroa berotze aldera, bezperan, martxoaren 11n, bertso saioa izango da 22:30ean Sanagustinen.
Barixakutik domekara bitartean egingo dituzte III. Urpeko Ekintza eta Irudi Jardunaldiak, Olaizaga kiroldegian (egitaraua dauka).
Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira ekitaldi ugari izan dira egunotan Elgoibarren eta Mendaron. Atzo, martxoaren 8an, Feminismoaren kolore morez bete zituen Elgoibarko kaleak Martxa Moreak. Mendaroko kaleak, berriz, Martzela Osororen izenarekin agertu ziren martxoaren 8an. (bideoa dauka)
Pilotu elgoibartarrek emaitza onak eskuratu dituzte Euskadiko mendiko auto igoeretako txapelketan. Auto historikoen mailan sailkapen nagusiko lehen postua lortu du Josemi Gabilondok eta hirugarren egin du Jesus De La Fuentek. Junior mailan, berriz, Unai Usobiaga gazte elgoibartarra gailendu da.
Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketari dagokion bosgarren kanporaketa jokatuko dute barixaku honetan (martxoak 11), Elgoibar Ikastolan. Ikasleentzako txapelketaz gainera, bat-bateko saio didaktikoa eskainiko dute Beñat Gaztelumendi eta Julio Soto bertsolariek, egungo Gipuzkoako eta Nafarroako txapeldunek, alegia.
Emakumeen Nazioarteko Eguna da gaur, martxoaren 8a. Elgoibarren Emakumeen Kontseiluak deitutako Martxa Morea egingo dute, 19:00etan, Kalegoen plazatik abiatuta. Mendaron, ordu berean, giza katea eta Berdintasun Eguneko manifestuaren irakurketa egingo dute Herriko Enparantzan.
27. Lilatoia egin zuten atzo Donostian, eta 5.000tik gora emakumek hartu zuten parte, euriari eta hotzari aurre eginez. Horien artean, Elgoibarko eta Mendaroko 66 emakumek amaitu zuten bost kilometroko proba. Maria Arrillaga izan zen gure ordezkarien artean azkarrena, 23 minutu eta 59 segundoko denborarekin. (sailkapenak eta argazkiak dauzka)
Laura Daquintak Indiako emakumeen inguruan barixakuan eskaini zuen hitzaldiak, eta Sustrai akordeoi taldeak zapatu goizean eman zuen kontzertuak interesa piztu zuen elgoibartarren artean. Batean zein bestean txiki geratu ziren Kultur Etxeko erakusketa gela eta sotoa.
Aranzadi Zientzia Elkarteak pertsona baten gorpuzkinak atera ditu gaur, Zelaietaburun (Etxebarria), Elgoibarko lurretatik metro gutxitara. Eguraldi petrala izan arren, Aranzadik goiz osoa jardun du lanean hobia ateratzen. Agertutako hezur zatiak nahiko deseginda zeuden. Hezurren ondoan bala ugari ere agertu dira. Lekukotzen ondoan beste bi pertsonen gorpuzkinak egon daitezke baina gaurko eguraldi hotz eta hezearen ondorioz, beste egun batean jarraitu beharko dute lanek.
Ainara Ladron atxilotu du Ertzaintzak 12:10ean Zarauzko Arrano Elkartean, prentsaurrekoa eman ondoren. Gazte elgoibartarraren eta beste biren aurkako atxilotze agindua deitu zuen epaileak eguaztenean, haien aurkako epaiketara ez zirenean agertu. (bideoa dauka)
Sustrai akordeoi taldeak kontzertua eskainiko du zapatuan (martxoak 5), Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira antolatutako ekintzen barruan. Haizea Emakume Taldeak antolatu duen bazkaria egin baino lehenago eskainiko dute kontzertua Kultur Etxeko sotoan.
Sinuösek antolatuta, Highlights taldeak kontzertua emango du, gaur (martxoak 4) gauean, Elgoibarko Kultur Etxeko sotoan. Bizkaitarren musika eraginen artean AC/DC, Ozzy, Pink Floyd, Guns n`Roses, Rolling Stones, Thin Lizzy edo Aerosmith topa daitezke. (bideoa dauka)
![]() ![]() |
Elgoibarko 2-dean B-rotuz taldekoek jakinarazi dutenez, joan den astelehenean ailegatu zen Greziako Lesbos irlara Elgoibarren batu zituzten neguko arropak. Material hori, gerretatik ihesi dabiltzan errefuxiatuentzako kanpalekuetan banatzen ari dira boluntarioak.
Siriako gatazkaren eta errefuxiatuen irudiak zabaldu arren, gertatzen ari dena ez daki askok. Beraz, gatazkaren erroetara gerturatzeko eta Ekialde Hurbila hobeto ezagutarazteko zikloa antolatu du Elgoibarko Gazte Asanbladak.
Elgoibarko Udalak jakinarazi duenez, Maalako errotonda berritzeko egin zuten eskaera onartu du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Hala, orain zatituta dagoen biribilgunea osatu eta ohiko biribilgunea egingo dute Maalako zubiaren ondoan.
Igartza literatura sorkuntzako beka irabazteari esker kaleratu du Unai Villena Camarero elgoibartarrak bere lehen nobela: Hauts haietatik. Liburuaren booktrailerra sarean ikus daiteke dagoeneko. Liburua, baina, martxoaren 17an aurkeztuko dute. (bideoa dauka)
Emakumea izatea Indian izeneko argazki erakusketaren inaugurazioarekin hasiko dira barixakuan, Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira antolatutako ekintzak Elgoibarren. Laura Daquinta elgoibartarrak Indian egin dituen ia lau urtetan ateratako 70 argazki inguru jarriko ditu ikusgai Kultur Etxean.
Elgoibarko Udaltzaingoak jakinarazi duenez, Andikano eta Maltzaga arteko bidegorrirako sarrera itxi dute, joan den asteburuko ufalen ondorioz, errepide azpian “zazpi metroko" zulo bat agertu dela-eta.