Zazpi etapatan 240 kilometro egin dituzte Pyrenees Stage Run (PSR) mendiko lasterketa amaitzea lortu duten mendizaleek. Bost parke natural gurutzatu dituzte Andorrako eta Herrialde Katalanetako Pirinioetan barrena osatu duten ibilbidean. Emakumezkoetan Ainhoa Lendinezek eta Igone Camposek osatutako bikotea gailendu da.
Azken urteetako ohiturari jarraituz, Oin Alai ekimeneko erabiltzaileek musikak girotuta egin behar zuten ikastetxerako bidea iraileko lehen eskola egunean. Euriagatik bertan behera laga dute baina. Aurten Ikastolako umeek bakarrik hartuko dute parte Oin Alain.
Jon Gurrutxagak irail amaieran argitaratuko duen disko laburrari izenburua ematen dion Kateak abestia kaleratu du, eta entzungai jarri du sarean.
Udazkena iritsi aurretik kolore arrea hartu dute gure inguruko pinudiek. Gorritu dira udazkenean ere gorritzen ez direnak, eta suak pasatuta moduan daude gero eta mendi sail handiagoak. Gaixo daude Insignis pinuak, 'Lecanosticta acicola' onddoak jota, eta gaur gaurkoz, gaitzak ez du sendabiderik. Pinadiak jo beste erremediorik ez dute baserritarrek, eta kezkatuta eta haserre daude, pinua bota ostean zer sartu ere ez dutelako garbi. Pinadiak kaltetuta dituzten baserritarren iritzia jaso dugu.
Egiazko lagunak makila eta txakurra omen dira, baina Makillak izenaren baitan gordetzen dena Elgoibarko lagun kuadrilla bat da. Aurten urte berezia da beraientzat, eta bereziak, oso bereziak izan dira haientzat amaitu berri diren sanbartolomeak. Izan ere, orain dela 50 bat urte Txiki Egunez elkarrekin irtetzen hasi ziren.
Masterrak baimen ofiziala jaso zuen ekainean eta abuztuan errekonozimendu duala jaso du Eusko Jaurlaritzatik, biak eman dizkio Euskal Unibertsitate Sistemaren kalitatea ebaluatu eta egiaztatzen duen UNIBASQ agentziak.
Malako Gune Asketik sanbartolome jaietako balorazio orokorra egin dute. Txosnagunean izaniko eraso sexista salatzeaz gain, jaiek erakutsitako alderdi ona azpimarratu dute, bereziki musika ikuskizunetan.
Auto batek istripua izan du N-634 errepidean, Azpilgoetako Arranbide kale parean. Istripua izan duen ibilgailua, Opel Astra bat, iraulita gelditu da.
Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak eta Udalak egun osoko programa prestatu dute urriaren 6rako. Kulturgintza izango da gai nagusia eta Euskal Herriko 21 kulturgile gonbidatu dituzte Elgoibarrera. IMH ikastetxean izango da, eta dagoeneko zabalik dago izena emateko epea.
Aurtengo udan iazkoan baino eguraldi hobea -eguzkitsuagoa- egin duela ondorioztatu daiteke Udal Kirol Patronatuak jakinarazi dituen Mintxetako igerilekuei buruzko datuetan erreparatuz gero. Mintxetako igerilekuek 42.000 erabiltzaile izan dituzte, iaz baino 9.000 gehiago.
Euskal Herrian harrobiarekin lanean ari diren eskubaloi taldeen lanari ikusgarritasuna eman eta harrobiko lana sustatzeko antolatu du Sanlok Elgoibar Hiria eskubaloi txapelketa. Elgoibar, Zumaia, Usurbil eta Iruñeko lau talde lehiatuko dira estreinako edizioan, asteburuan.
Abuztuko etenaldiaren ostean, berriro martxan da Elgoibar Sasoian Jarduera Fisikorako Orientazio Zerbitzua.
Iaz hasitako bidetik, neskak futbolera erakartzeko Futbol Campusa antolatu dute aurten ere C.D. Elgoibarrek eta Realak elkarlanean, Udalaren laguntzarekin. Futbolari gazteek Realeko arduradunek gidatutako entrenamendu saioetan hartu dute parte, gaur goizean, Mintxetan.
Zubi Ondo Xake Taldeak antolatuta eta Danobaten, Udalaren eta Kirol Patronatuaren laguntzarekin, Nazioarteko I. Danobat Irekia jokatuko da Elgoibarren, IMHko Asmaola eraikinean, irailaren 22an eta 23an. Era berean, Open Danobat Azpi 2200 txapelketa ere antolatu dute, federatutako xakelarientzat. Azken hori irailaren 27an hasiko da eta abendura bitartean jokatuko dituzte partidak Kultur Etxean.
Trastelekuan gordetzen diren gauzei bigarren aukera bat emateko asmoz Mendaroko hainbat lagunek antolatu dute bigarren eskuko gauzen azoka hau. Era honetako hirugarrena izango da domekakoa.
Alcorta Forging Group Sanloko senior mutilen taldeak bi partida jokatu zituen asteburuan. Batean irabazi eta bestean galdu egin zuen.
San Antolin jaiak ospatu dituzte asteburuan Elgoibarko Arriaga auzoan. Aurtengoan ere ez da dema eta lehiarik falta izan auzoko festetan, eta hemen batu ditugu horietako emaitzak.
Gipuzkoako Artzain Eguna egiten dute Legazpin iraileko lehendabiziko domekan, eta jai horren barruan antolatzen dute Artzain Gazta Txapelketa. Atzokoan, 34. edizioan, Patxi Otaegi beizamarrak irabazi zuen lehen saria eta Elgoibarko Mausitxa gaztandegiak aurkeztutako gaztak jaso zuen bigarren saria. Gazta txapelketetan entsutetzuena den Ordiziakoa jokatuko dute eguaztenean.
Gaur lanera itzultzeko eguna dela inork ez ahaztea, horixe izan da Mauxitxa txarangak umore onean zabaldu duen mezua herriko kaleetan barrena jo duten Lanaren dianan.
San Bartolomer jaietan egin diren hiru sokamuturrak bata bestearen jarrian izan dira aurten, hona hemen hiru sokamuturra egunetako laburpen bideoa.
Mayi Mujikak mendi lasterketetan lehiatzeko erabili ditu abuztuko oporraldiko zenbait egun, eta emaitza bikainak lortu ditu. Hasteko, Cursa per Muntanya Vistabella lasterketan lortu zuen bosgarren postuari esker, mendi lasterketen Espainiako Kopako hirugarren postuan amaitu du. San Bartolome egunean, berriz, Suitzako Matterhorn Ultraks lasterketan hartu zuen parte eta hirugarren egin zuen.
Idi kintopekoen bosgarren txapelketa jokatzen dihardute hamar idi parek Elgoibarko Sigma probalekuan. Barixakuan jokatu zuten lehen saioa, gaur izango da bigarrena eta astelehenean azkena.
Lanaren dianarekin ematen dio hasiera irailari Mauxitxa txarangak eta aurten ere ez diote usadioari hutsik egingo, baina iraileko lehen eguna zapatua denez, irailaren 3an, astelehenean, irtengo dira kalejiran.
San Bartolome Eskubaloi Txapelketaren 16. ekitaldia jokatuko dute zapatuan, irailak 1, Olaizaga kiroldegian. Alcorta Forging Group taldeak Aviron Bayonnais talde lapurtarra izango du aurkari.
Hainbat herritar batu ziren Kalegoen plazan jaietako azken egunean txosnagunean gertaturiko eraso sexista salatzeko eta biktimari babesa eskaintzeko. Narrutsik taldeak eginiko deiarekin bat egin zuten Elgoibarko Udalak eta Elgoibarko Emakumeen Kontseiluak.
Betis taldeko ordezkarien bisita jaso du Juan Kruz Gabilondok Elgoibarko bere etxean. Urte gogor askoren ondoren, 1954. urtean Betis taldea Espainiako Ligako Bigarren Mailara igo zuen hamaikakoan izan zen Gabilondo eta klubak eskerrak eman nahi izan dizkio orduan egindako guztiagatik.
Joan dira sanbartolomeak eta badatoz San Antolin jaiak. Gaur hasiko da jai usaina Arriaga auzoan, 20:00etan zuhaitza eta ikurrina jasotzearekin batera, eta hiru egunez jaietan izango dira auzotarrak. Txupinazoa, hori bai, ostiralean, abuztuaren azkenekoan, jaurtiko dute, 19:00etan. (egitaraua dauka)
Narrutsik emakume feministen taldeak jakinarazi duenez, gizonezko batek emakume bat erasotu zuen Maalako txosnagunean Gazteen Egunean, goizaldeko laurak inguruan.