Hamazortzi urte egin ditu Sanlon Iker Izetak, baina eskubaloitik erretiroa hartzea erabaki du. Alcortaren etxeko azken partidan ezusteko omenaldia eman diote taldekideek eta klubak, eta baita Mauxitxa txarangakoek ere, txarangako kidea ere bada eta Izeta. (bideoa)
Nafarroatik etorritako hiru konpartsatako erraldoiak, Elgoibarkoekin batera, dantzan aritu dira gaur goizean Elgoibarko kale eta plazetan. Jende ugariren ikusmina piztu du ekimenak, bereziki gaztetxoenena.
'Mi pequeño gran samurai' dokumentala emango dute maiatzaren 9an, Elgoibarko Lila Emakumeen Etxean, 18:00etan hasita. Ez da emanaldi hutsa izango, baina. Izan ere, dokumentaleko protagonista nagusia den Ekai Lersundi gaztearen (Ondarroa, 2001-2018) gurasoak ere gonbidatu dituzte saiora.
Maiatzaren 14an (domeka) Erroten Eguna ospatuko dute Gipuzkoa osoan, eta egun hori aitzakia hartuta, errota ezberdinetara bisitak antolatu ditu Ihurrita Errota Sustatzeko Elkarteak, tartean Mendaroko txokolategira, hango kakao errota ezagutzeko.
Epaimahaikideen eta herritarren pintxorik gustukuena Uztargi tabernakoek prestatutakoa izan zen. Hala jakinarazi dute gaur Udaletik. Joan den apirilaren 22an eta 23an egin zuten pintxo lehiaketa Mendaron, eta lau tabernak parte hartu zuten: Lagun Betikoakek, Ormolak, Aitz Beltzek eta Uztargik. 3.849 puntu batu zituen Uztargi tabernak, eta 2.671, bigarren sarituak, Lagun Betikoak-ek.
PuntuEus Fundazioak antolatzen duen Kaixomundua.eus lehiaketaren IV. edizioko irabazleak jakinarazi dituzte gaur Gamegunetik.
Haritz Euskal Dantzari taldea 50. urteurreneko ospakizunetan murgilduta dago, eta egitarauaren barruan, erraldoien topaketa egingo dute bihar.
Gero eta sarriago ikus ditzakegu eguzki panelak etxeetako teilatuetan, eraikin publikoetan eta enpresetan dezente ugaritu dira azken aldietan. IMH Campus hezkuntza-zentroan ere 200 eguzki-panel jarri dituzte martxan Azkue auzoan dauden IMH Campuseko eraikinen estalkietan.
Biraka dantza taldeak 7 urtetik 14ra arteko ume eta gazteentzako udalekuak antolatu ditu. Uztailaren 3tik 28ra egingo dituzte, eta bi txanda egongo dira aukeran: uztailaren 3tik 14ra lehenengoa eta uztailaren 17tik 28ra bigarrena.
Apiriletik urrira bitartean Dolmenen ibilbidea ezagutzeko hamabi bisita gidatu antolatu dituzte Debegesa garapen agentziak eta Elgoibar, Soraluze eta Bergarako udalek, ibilbidearen eta bere ingurunearen balioa ezagutzera emateko helburuarekin.
Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaika egitasmoko arduradunek prestatu dituzte dagoeneko Aldenik Alden programaren barruan maiatzean egingo dituzten ekintzak.
Berdintasuna sustatzen duten proiektu eta programak diruz laguntzeko bi deialdi zabalduko ditu Elgoibarko Udaleko Berdintasun Sailak. Guztira 11.000 euro banatuko ditu.
Aspaldiko ohiturari jarraituz, maiatzeko bigarren domekan ospakizun xumea egingo dute Irukurutzeta gainean. Elgoibarko zein Soraluzeko Karakate Bizirik plataformek mendi martxak antolatu dituzte Irukurutzeta Egunean parte hartzeko.
Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi du N-634 errepidean zoladura konpontzeko lanak egingo dituztela Elgoibarren, eguenetik aurrera.
Uda sasoirako kirol udalekuak antolatu ditu Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak, 7 eta 15 urte bitarteko haurrei zuzenduta (2007-2016 urte bitartean jaiotakoak).
Arnaldo Otegiren berriketaldiarekin amaitu zen atzo Elgoibarko EH Bilduk udal hauteskundeen harira antolatu duen 'Elgoibar Abante!' solasaldi sorta.
Mendaroko EAJ-PNV alderdiak maiatzaren 28ko udal hauteskundeetarako zerrenda osoa aurkeztu du.
Espainiako Fanfarre eta Txaranga Lehiaketa egiten dute urtero Poza de la Sal herrian (Burgos, Espainia), eta Mauxitxa txarangak Euskal Autonomia Erkidegoa ordezkatu du.
Iazko udazkenean Jolasaren Astea ospatu zuten herriko hainbat eragilek Udalarekin elkarlanean, eta jolasa kalera atera zuten estreinakoz. Egitasmoak izan zuen harrera ona ikusita, haren bidetik antolatu du Udalak 'Jolasa kalera barixakuetan' egitasmoa, Atxutxiamaikaren laguntzarekin, eta maiatzaren 5ean egingo dute lehenengo saioa.
Hauteskunde-mahaiak osatzeko ezohiko udalbatzarra egin zuten, atzo arratsaldean, Elgoibarko udaletxeko pleno aretoan.
Urtarrilaren 14an hasi zen Gipuzkoako Aurresku Liga eta joan den apirilaren 29an, Dantzaren Nazioarteko Egunean, egin zuten ligaxkako azken dantzaldia, Lezon. 32 dantzarik hartu zuten parte, tartean Inazio Bereziartuako sei ordezkarik.
Hurbiltasun Bulegoa zabaldu du Eusko Jaurlaritzak Sigmako eskolak egon ziren eaikinean (argazkian), auzoko eraikinak birgaitzeko ematen dituen dirulaguntzen berri emateko. Era berean, 310.000 euroko kreditu gaikuntza onartu du Udalbatzak Sigmako bizilagunei eraikinen birgaitzerako lehen laguntzak emateko.
Arnaldo Otegi EH Bilduko buruzagia egungo egoera politikoaz jardungo da gaur arratsaldean Elgoibarren. Aita Agirre kulturguneko areto nagusian izango da hitzaldian, 19:00etan hasita.
Xabier Irujo historialariak Orreagako batailari buruzko hitzaldia emango du bihar, maiatzak 3, eta horrekin amaituko da Ilunberri Achademiak antolatutako 'Goi erdi aroa: mende ilunak argitzen' hitzaldi zikloa.
C.D. Elgoibarreko nesken senior taldeak mailaz igotzea lortu du, Erregional mailatik Ohorezko Mailara. Bi jardunaldi falta dira denboraldia amaitzeko, baina matematikoki, goian daude, zapatuan Irungo Dunboa-Eguzkiren kontra 4-1 irabazi ondoren.
Sasoiko dabil Eneko Ortega eta asteburuan beste garaikur bat gehitu du bere lorpenen zakura. Izan ere, bigarren egin zuen zapatuan Oñatin jokatu zuten Arantzazuko Igoera lasterketan. Barruan lasterketaren laburpena duzue, bideoan, 'Txirrindulariak.com'-etik hartuta.
EME Egunaren bueltan, Su Ta Gar taldeko Aitor Gorosabel abeslari eta gitarra jotzailearekin elkarrizketa musikatua antolatu zuen EMEk. Eguaztenean egin zuten, Kultur etxeko sotoan, eta sutagarzalez bete zen aretoa.
IMH-ko areto nagusia gainezka zegoela egin zen eguaztenean lan-praktikak euskaraz egiteak duen garrantziaren gaineko mahai-ingurua. IMH Campusek antolatu zuen, Elgoibarko Izarraren lankidetzarekin, eta Kike Amonarriz izan zen moderatzailea.