Elgoibarko familia-giroa euskaldundu eta transmisioan eragiteko Atxutxiamaikaren programa berezia da Kiribilduz, eta Kiribil da proiektuko maskota. Azken aldian etenda egon eta gero, martxan da berriro egitasmoa, eta familian egiteko orientazio saioa antolatu dute maiatzaren 21erako, Idotorben.
Maiatzaren 2an zabaldu zuten matrikulazio aldia bi musika eskoletan. Mendaron maiatzaren 15a arteko epea egongo da izena emateko, eta Elgoibarkoan, hil amaiera artekoa.
Elgoibarren zapatuan egin zuten gazta azokaren parekoa egingo dute domekan Mendaron, Herriko Enparantzan.
Karakate mendigainean eraiki nahi duten parke eolikoaren errepresentazio birtuala sortu du Sorapediak, Akilarren eta Otsoaldasoron ipini nahi diruen bi aerosorgailuen benetako tamainaz jabetzeko.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren esku laga du Elgoibarko Udalak Pilarreko orubea, Errezabal izena edukiko duen egoitza berria eraiki dezan.
Euskal Herriko Unibertsitateak eta Aldundiak antolatuta, 'Deba Ibaia Hobetzeko Tailerra' egingo dute gaur, Altzolako elkartean. Herritarren iritziak jasotzeaz gainera, ibaiak leheneratu eta biziberritzeko Merlin egitasmo europarraren berri emango dute.
Hiru foru-ogasunek eta Eusko Jaurlaritzak batera egindako araudi berria da, gure jarduera ekonomikoa erregistratzeko zenbait betebehar ezartzen dituena.
Inazio Bereziartua musika eskolak ateak irekiko ditu, 60+ musika eskolak herritarrei erakusteko.
Gotzon Garate Goiartzun (1934-2008) jesuita, idazle eta euskaltzaleari Atsotitzak liburua ontzen lagundu zioten baserritarrak eta haren ondorengoak Elgoibarren batu ziren zapatuan, duela hogeita sei urte hasitako ohiturari jarraituz. (bideoa dauka)
Dantzaren Nazioarteko Egunaren harira, 'Biraka Barra' ikuskizuna prestatu du Biraka dantza taldeak zapaturako, maiatzaren 7rako
Herriko hainbat establezimendutan, kanpoan zein barruan, kuxin gorri bat duen aulki txuri bat ikusiko dute aurrerantzean bezeroek. ‘Establezimendu Lagunkoia’ ekimenekoek oparitu dizkiete aulkiok saltokiei, adineko pertsonak eseri ahal izateko, erosketak egiterakoan zain dauden bitartean.
Eusko Legebiltzarrean Debabarrena suspertzeko urrian martxan jarri zuten ponentzia baliatu nahi du eskualdeko EH Bilduk, eskualdearen garapenerako beharrezkoak izango diren proiektuak identifikatzeko eta adosteko.
Girizia elkarteak antolatzen duen Euskal Herriko Pala Txapelketa irekiaren 38. edizioko finala jokatuko dute, maiatzaren 14an, Oiartzungo Madalensoro pilotalekuan, eta Elgoibarko eta Azkoitiko palistak arituko dira lehian.
Eskolarteko txirrindularitza txapelketa jokatu zuten zapatuan, Bergarako LokatzaZiklismo Eskolakoek Labegaraietan prestatutako zirkuituan.
Nafarroa Xtrem lasterketa jokatu zuten zapatuan Zubirin (Esteribar, Nafarroa). Lasterketa GR322 ibilbidearen barruan egiten dute, eta distantzia desberdinak ditu.
Hezur Museoko Jose Julian Marquezek historiaurrean ehizarako erabiltzen zituzten erremintak egiteko teknikak irakatsiko dizkie Mendaroko eskola-umeei.
Elgoibarklik tokiko saltokiaren online salmentarako plataforma bultzatzeko, Elgoibar Bizi-bizixa kontsumorako bi bonu zozkatu ditu Elgoibarko Udalak, bakoitza 30 euroko balioarekin.
Tartalo, Mari, Basajaun eta Basandere buruhandiak estreinekoz irten ziren kalera joan den zapatuan, eta, espero zitekeen moduan, "egurra emanez" aurkeztu zuten euren burua. (bideoa dauka)
Oiartzungo Aurresku Txapelketa jokatu zuten zapatuan Oiartzunen, Gazte mailako gipuzkoar erako aurresku txapelketaren bosgarren eta azken jardunaldia.
Kirol Zehaztasun Ligako (KZL) bosgarren jardunaldia jokatu zuten benjamin mailako igerilariek Azpeitiko Udal Igerilekuan, Test-KZL Ligako azkenengoa.
Gipuzkoako Elikagaien Bankuak janari bilketa egingo du Elgoibarren maiatzaren 6an eta 7an, eta bilketa hori egin ahal izateko boluntarioak behar dituzte.
Ohiko Osoko Bilkura egingo du Elgoibarko Udalbatzak eguazten honetan, maiatzaren 4an. Streaming bidez zuzenean ikusteko aukera izango den estreinako plenoa izango da, eta zortzi puntuko gai ordena izango du.
Maiatzaren 8an Senperen egingo duten Iparraldeko ikastolen aldeko jairako autobusa antolatu du Mendaroko Arno Guraso Elkarteak.
Elgoibarko eta Soraluzeko Karakate Bizirik plataformak antolatuta, Karakatera mendi martxa egingo dute domekan (maiatzak 8), mendigainean ipini nahi duten zentral eolikoaren proiektuaren kontra protesta egiteko.
Zaldibarko zabortegia erori zenetik bi urte pasa ostean, oraindik gauza asko argitu gabe daude, eta horren harira, hitzaldia antolatu du Elgoibarko EHBilduk gaurko, Zaldibar argitu: bi urte eta gero, zer? izenburupean.
Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek 'Kuikui' antzezlana taularatu zuten, aprilaren 29an, Elgoibarko Herriko Antzokian, eta saioa baliatu zuten herrian euskara sustatzen duen Elgoibarko Izarra elkarteko Atxutxiamaikari aitortza egiteko, urteetan umeen aisialdia euskaraz eskaini eta umeak euskarara hurbiltzeko egiten duen lanagatik. (bideoa dauka)
Elgoibarko Musikarien Eguna ospatu zuten zapatuan Maalan, eta horren barruan, musika materialaren bigarren eskuko azoka, bazkaria eta kontzertuak egin zituzten. Lehenengo EME eguna izan zen, baina ez zela azkena izango aurreratu zuten.
Bilboko LGTBI Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiko (Zinegoak) sei film labur eta dokumental bat ikusteko aukera izango da Elgoibarren, maiatzaren 4an eta 11n.