Eusko Jaurlaritzarako Hezkuntza Saileko ordezkaria eta Dislegiko idazkaria den Carmen Andersonek emango du hitzaldia, ele bitan, IMHko areto nagusian, 18:00etan hasita. Dislexiaren inguruko erronkez eta ematen ari diren aurrepapenen inguruan arituko da Anderson.
Andersonek Debabarreneko Dislexia Taldea martxan jarri zutenean ere eman zuen hitzaldia Elgoibarren, 2022an. Eta, Mendaron ere eman zuen hitzaldia, iaz, Garagardo Azokan.
- BARREN aldizkariaren 1241. zenbakian irakur dezakezue Carmen Andersoni dislexiari buruz eginiko elkarrizketa -PDF-