Banatu dituzte Idazlan Lehiaketako sariak

Barren 2025ko mai. 7a, 22:47

Gaur arratsaldean banatu ditu Elgoibarko Udalak aurtengo idazlan lehiaketako sariak. Guztira 152 lan jaso dituzte aurten lehiaketarako eta horietako 26 saritu dituzte. 

Jasone Osoro, Jon Eugi eta Iñigo Otañok osatu dute epaimahaia eta aurtengo lanetan originaltasun handia egon dela nabarmendu dute. Hala ere, aipatu dute adimen artifizialarekin idatzitako hainbat lan aurkitu dituztela, eta horiek zuzenean lehiaketatik kanpo laga dituztela. Hurrengo edizioetarako oinarrietan jasoko du Udalak ezingo dela adimen artifiziala erabili idazlanak idazteko. 

2024ko eta 2025eko saridun guztiekin liburuxka argitaratuko du Udalak datorren urtean, eta bi urte horietako saridun guztiei emango diete ale bana. Horrez gain, liburutegian eta ikastetxeetan ere banatuko dute. 

 

Hauek izan dira saridunak:

A taldean: Iker Postigo Lopez, Joaquin Pesle Esnal, Alma Rescalvo Garcia, Eneko Iturralde Arrizabalaga, Luar Maruri Galarraga, Julen Zubia Ruiz de Gauna, Eire Soraluze Andonegi eta Iñigo Silva Segura. Diploma, 50 euroko bono bana eta Pitxintxun euskarazko liburu bat eskuratzeko beste bono bat jaso zuten. 


B taldean: Ekaitz Leonardo Oñederra, Paula Sophia Avendaño Moreno, Maialen Langara Iriondo, Aisha Hadi Beltran, Jare Urzelai Abellan, June Martin Zumeta, Oihane Meabebasterretxea Sanz eta Maialen de la Maza Barandela. Diploma, 60 euroko bono bana eta euskarazko liburu bat eskuratzeko bono bana eman zieten. 


C taldean lau sari banatu zitzuten eta 80 euroko bono bana eta Pitxintxun euskarazko liburu bat eskuratzeko bonoa eskuratu zuten. Hauek izan ziren saridunak. Enara Martinez Plaza, Paule Elkoro-Iribe Medina, Nora Iriondo Gurrutxaga eta Ane Cerrejon Rodriguez. 


D taldekoen artean, berriz, Duna Santos Otegi, Terese Guenetxea Zabala, Jose Alonso Bilbatua eta Markel Ortiz Etxeberriaren lanak saritu zituzten eta diploma eta 100 euroko bonoaz gain, libururako bonoa ere eskuratu zuten. 


E taldean Danel Rodriguez Aranbururen eta Naroa Ansola Ansotegiren lanak saritu zituzten, diploma 120 euroko bonoa eta Pintxintxun euskarazko liburu bat eskuratzeko bonoarekin.